25/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea Europar Batasuneko atalase berrietara egokitu eta haren I. eta II. eranskinak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Europako Batzordeak 2007ko abenduaren 4an onetsitako 1422/2007 (EE) Erregelamenduak, kontratuak esleitzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalaseei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak aldatu ditu; atalase berriak ezarri ditu 2004/17/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuko kontratuetarako.

Batzordeak 2007ko azaroaren 28an emandako 213/2008 (EE) Erregelamenduak, bestalde, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batuaren (CPV) berrikuspenari dagokionez aldatu egin ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2195/2002 (EE) Erregelamendua, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batua onesten duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak, kontratu publikoetako prozedurei buruzkoak. Europar Batasunaren Erregelamendu horrek CPVa berrikusi du behar berrietara egokitzeko eta, horretarako, aldatu egin ditu Europako Parlamentuak eta Kontseiluak obra, hornidura eta zerbitzuetako kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruz 2004ko martxoaren 31n emandako 2004/18/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Legearen I. era II. eranskinetara aldaturik daudenak.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenaren arabera, eta Europar Batasunaren zuzentarauen eranskinetatik ondorioztatzen diren aldaketak egiteko haren testuan.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bederatziko martxoaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1 artikulua. Europar Batasuneko atalaseak.

  1. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatian ageri den 211.000 euroko zenbatekoaren ordez 206.000 eurokoa ezartzea.

  2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatian ageri den 5.278.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.150.000 eurokoa ezartzea.

    2 artikulua. CPV edo Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batuari buruzko aipamenak.

    Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatian 2195/2002 (EE) Erregelamendua aipatzen da, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko azaroaren 5ean emana eta Batzordeak 2003ko abenduaren 16an emandako 2151/2003 (EE) Erregelamenduaren bidez aldatua. Aipamen horren ordez beste hau ezarriko da: 213/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordeak 2007ko azaroaren 28an emana, zeinak aldatu egiten baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2195/2002 (EE) Erregelamendua, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batua (CPV) onesten duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak, kontratu publikoetako prozedurei buruzkoak, CPVaren berrikuspenari dagokionez.

    3 artikulua. Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen I. eranskina aldatzea.

    Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen I. eranskinean ("Obra kontratuko prestazioak") dagoen zerrendaren ordez ondoko zerrenda ezarriko da:

    1. ERANSKINA

    Obra kontratuko prestazioak

    NACE (1)

    F ATALA

    ERAIKUNTZA

    CPV KODEA

    SAILA

    TALDEA

    MOTA

    AZALPENA

    OHARRAK

    45

    Eraikuntza

    Sail honetakoak dira:

    -eraikuntza berriak, zaharberritze obrak eta konponketa arruntak

    45000000

    45.1

    Obren prestaketa

    45100000

    45.11

    Higiezinen eraispena eta lur mugimenduak

    Mota honetakoak dira:

    -eraikinak eta bestelako egiturak eraitsi eta botatzea

    -obretako hondakinak kentzea

    -lur mugimenduak: hondeaketa, betelana eta obra eremuen berdinketa, zangak irekitzea, harriak kentzea, leherketak etab.

    -meategiak prestatzea: lurpeko obrak, estalkia garbitzea eta meategiak prestatzeko beste jarduera batzuk

    Ondokoak ere mota honetakoak dira:

    -obra tokiak drainatzea

    -nekazaritza lurrak eta basoak drainatzea

    45110000

    45.12

    Zulaketak eta zundaketak

    Mota honetakoak dira:

    -eraikuntzarako, helburu geofisiko edo geologikoetarako eta bestelako helburuetarako zulaketa, zundaketa eta laginketak

    Ez dira mota honetakoak:

    -petrolioa eta gas naturala ateratzeko putzuak zulatzea (ikus 11.20)

    -ur putzuak zulatzea (ikus 45.25)

    -meategietako putzuak hondeatzea (ikus 45.25)

    -petrolioaren eta gas naturalaren prospekzioak eta azterlan geofisiko, geologiko edo sismikoak (ikus 74.20)

    45120000

    45.2

    Higiezinen eta ingeniaritza zibileko obren eraikuntza orokorra

    45200000

    45.21

    Eraikinen eta ingeniaritza zibileko beste obra batzuen (zubiak, tunelak etab.) eraikuntza orokorra

    Mota honetakoak dira:

    -era guztietako eraikinak egitea

    -ingeniaritza zibileko obrak egitea: zubiak (errepideetako gaineko pasabideak barne), bidezubiak, tunelak eta lurpeko pasabideak, energia sareak, komunikaziokoak eta distantzia handiko eroanbideak

    hirietako hoditeriak eta energia eta komunikazio sareak instalatzea; eraikin aurrefabrikatuak "in situ" muntatzeko hirietako obra osagarriak

    Ez dira mota honetakoak:

    -gasa eta petrolioa ateratzearekin zerikusia duten zerbitzuak (ikus 11.20)

    -eraikin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR