Europako integrazio prozesuak 60 urte, narratiben beharra

AutorJoxerramon Bengoetxea
Cargo del AutorUPV/EHU-ko irakaslea eta EuroBasque-ko Idazkari Nagusia
Páginas15-20

Page 15

I Udako Ikastaroaren Ondorioa: Krisi Esistentziala

Europar Komunitateak eratzen zituzten Erromako tratatuek 60 urte betetzen zutela ospatzeko eta, egun, Europar integrazio prozesuan aurkitzen garen egoeraren azterketa eta balorapen kritikoa egiteko asmotan antolatu genuen ikastaroa. Balantze nahiko interesgarria egiteko parada eman ziguten bertan emandako hitzaldiek.

Diskurtso askotan bereizketa garrantzitsu bat egin zen: alde batetik, integrazioaren arlo teknikoa, alegia, nola lortu hain desberdinak diren estatu, herri, ekonomia, kultura, zuzenbide, interesak, politikak elkartasun eremuetan elkarlanean aritu ahal izatea; eta, bestaldetik, integrazioaren narratiba, zioa, ispiritua, alegia zergatik eta zertarako batzen garen. Eusko Legebiltzarreko presidente andereak bere irekiera hitzaldian adierazi zuen moduan: “Europa no debe perder su alma”. Ezagutza, know how edo teknika, baina baita ere adimena, zentzua, sorkuntza, know-why. Europar Batasunak “crisis existencial” izaera krisia bizi duela esaten dugunean, hainbat hizlarik errepikatu zuten moduan, behar bada bigarren alderdiari begiratzen diogu. Ez da ezin duela funtzionatu, orain dauzkan egiturekin eta prozedurekin, nahiz eta hauek guztiz hobegarriak izan, da bere kideek, edo kide batzuek, ez daukatela batere argi zertarako gauden elkarrekin. Estatukide batek lehenbizikoz gure historian erabaki du irten nahi duela, eta beste Estatukide batzuek elkartasun arauak kolokan jartzen ari dira, horregatik bizi dugu izaera krisia. Ez horregatik bakarrik, baina horregatik ere bai.

Krisi ekonomikoak erakutsi digu hestutze eta doikuntza neurriak modu ezberdinean hartu direla eta eragin dutela Europako herrien artean, “iparraldeko” Estatukide aberats hartzekodunek “hegoaldeko” Estatukide zordun kaltetuenei gero eta isfortzu eta gabezi gehiago esijitzen dizkietela, eurekiko duten zorrari aurre egin ahal izateko. Baina ez hori

Page 16

bakarrik, krisiak hain gogor jo izanaren errua ere hein batean herrialde hauen kultura xahutzaile eta axolakabe bati leporatu izan diote diskurtso moralista bat jarraituz, eta zentzu horretan ez bakarrik xedea, elkarrekin esparru amankomuna eraikitzea, guztion onura lantzea, common welfare bat eraikitzea, baina baita EB-ren funtsa ere, alegia, elkartasuna, kolokan jarri izan da. Honek ere izaera krisia areagotu du.

Krisi existentziala honen beste arrazoia, errefuxiatuen arazoarekin ikusi dugu. Europar Batasunak hainbat baloreri eusten diola, Tratatuen testuan, baina baloreok praktikan jartzeko orduan, gabezi oso handiak dituela. Estatukide batzuek kontseiluan adostutako kuotei uko egiten diete. Visograd deritzon estatukide laukoteak, berezko duten aniztasun etniko eta nazioalarekin arazoak izan dituzte historikoki eta horri gehitzen badiogu herbestetik, beste kontinente batetik, etorritako errefuxiatuak hartzeko beharra, duten oreka soziala ahulari eusteko zailtasunak ikusten dituzte. Alemanian errefuxiatuekiko oso harreman anbiguoa ere ikusten da, kopuru txikiena jaso duen lurraldea xenofoboena bilakatu da, eta azken hauteskundeetan AfD alderdiak DDR ohiaren Länder batzuetan ordezkaritza oso zabala lortu du. Frantziako Front National hortxe hortxe, garaipenera arrimatu da berriro ere, Frantzia eta EB kolokan, amildegian jartzeko zorian. Herbeheretako parlamenturako edo Austriako presidentziarako hauteskundeen aurrean ere arnasari helduta ibili ginen, baina Austriako parlamenturako hauteskundeen ostean populistak gobernu koalizioa osatu dute. Sintoma horiek guztiek iraganeko mamuak astintzen dizkigute. Herrialde europar askotan errefuxiatuen kontrako jarrerak agertu dira, eta agertu ez diren lekuetan ere elkartasunak huts egin du.

Gai hauek denak Udako Ikastaroan jorratu genituen hainbat alderdi edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR