341/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako egoiliarrei laguntzeko gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak arautzen dituena, deitutako greba dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2012ko ekainaren 15ean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren erregistroan sartu ziren hiru idazki, Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas enpresetako greba batzordeek izenpetuak, enpresa horietan 2012ko ekainaren 27an, 28an eta 29an lanaldi osoko lanuzterako deialdiaren berri emanez. Lanuzteak goizeko txandan 07:15etik 14:45era arte, arratsaldeko txandan 14:30etik 22:00ak arte eta gaueko txandan 21:40tik 07:30era arte eginen direla eman dute jakitera.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan greba egiteko onartzen den eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, Konstituzioak berak dioen bezala. Konstituzioari buruzko jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak hartuko dira kontuan eta horretarako arrazoiak eman beharko dira.

Zahar etxeak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan ondorio larriak eraginen bailituzke. Zahar etxe horiek beren instalazioetan zaindu eta lagundu beharreko pertsonak hartzen dituzte, barnetegi araubidean. Pertsona horiek zainketa pertsonala behar dute beren oinarrizko beharretarako, hori gabe kalte larriak izaten ahal baitituzte osasunean.

Grebarako deialdia dela eta, zahar etxe horietako laguntza zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adin nagusiko eta mendekotasunen bat duten pertsonak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea grebarako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, Konstituzioak grebarako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta herritar horiei ongizate pertsonala bermatzen dieten gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira, Espainiako Konstituzioaren 28., 49. eta 50. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR