57/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak martxoaren 30ean emandako 9E/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, etorkinak hartu eta integratzeko jarduketak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen 2011ko deialdia onetsi zen, Estatuko eta Foru Komunitateko administrazioek arlo horretan ezarritako lankidetzaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak martxoaren 30ean emandako 9E/2011 Foru Aginduaren bidez, etorkinak hartu eta integratzeko jarduketak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen 2011ko deialdia onetsi zen, Estatuko eta Foru Komunitateko administrazioek arlo horretan ezarritako lankidetzaren barruan. 774.333,00 euroko zenbatekoa baimendu zen, "Lanaren eta Immigrazioaren Ministerioarekin sinatutako hitzarmenaren ondoriozko jarduketak etorkinak gizarteratzeko" izeneko B40000 B0200 4609 231900 kontu-sailaren kargura.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri du ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri du Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbatekoan.

Aipatutako erabakia betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 8ko 132/2011 Foru Aginduak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan egin beharreko gastu doikuntza ezarri du.

Nafarroako Gobernuaren erabaki horrek xedatzen duenez, 2011ko hasierako aurrekontuaren gaineko gastu doikuntza hori bi modutara eginen da: batetik, tramitazio egoera edozein izanik ere irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, edo, bestetik, konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 28ko Erabakiaren bidez, 2011rako finkatutako BPGd-eko %1,3 defizitaren helburua betetzeko beharrezkoak diren doikuntza ekonomikoak egiteko xedez, aurrekontuetan zenbait atxikipen egitea erabaki du. Zehazki, beste atxikipen batzuen artean, 2011rako indarra duen gastuen aurrekontuko "Lanaren eta Immigrazioaren Ministerioarekin sinatutako hitzarmenaren ondoriozko jarduketak etorkinak gizarteratzeko" izeneko B40000 B0200 4609 231900 kontu-saila murriztea erabaki zen, hain zuzen ere 271.618,00 euro.

Kontu-sail horretan, blokeatu ondoren, 502.715,00 euroko saldoa gelditzen da. Blokeatze horren ondoren, Lanaren eta Immigrazioaren Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmena onetsi izanaren jakinarazpena jaso da. Hitzarmen horrek 566.123,00 euroko diru-sarrerak ditu. Diru-sarrera horien %90a toki entitateen jarduketei laguntzeko erabili behar denez, nahitaezkoa da kontu-sail horri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR