75/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duen abuztuaren 28ko 56/2013 Foru Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen duenez, establezimendu horiek plaka normalizatu bat izan beharko dute sarrera nagusiaren ondoan, eta hartan, modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria agertuko da, eta turismo arloko kontseilari eskudunak onetsi beharko ditu haren ezaugarriak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien plaka bereizgarrien ezaugarriak onestea, foru agindu honen I. eta II. eranskinekin bat.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

  3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 23an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

  1. ERANSKINA

    Jatetxeen plakak

    Plaka bereizgarria dibond-eko karratu bat izanen da (PVC aparrezko lamina bat erdian, aluminiozko xaflez estalia), 250 mm zabal, aluminioaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR