149/2011 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buruaren esku uzten duena, eta, zenbait kontratu formalizatzeko sinadura, berriz, departamentu horretako beste organo batzuen esku.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 2ko 92/2008 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak berezko dituen eskumenak departamentu horretako zuzendari nagusien eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buruaren esku utzi ziren. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa nabarmen aldatu denez, bidezkoa da foru agindu berri bat ematea, eskumenak besteren esku uztea arautzeko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak xedatzen dutenez, kontseilarien berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuen esku uzten ahalko dira, organo horiek mendetasun-lotura hierarkikorik ez izan arren, salbu eta kontrakoa agintzen duen xedapenik bada. Halaber, ezartzen dute zeintzuk diren beste baten esku utzi ezin diren arloak, bai eta eskuordetza horren araubide juridikoa ere.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 40. artikuluak xedatzen du kontseilariek beren mendeko administrazio organoen titularren esku uzten ahal dutela ebazpen eta egintza administratiboen sinadura.

Legezko agindu horiekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagozkion eskumen batzuk Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren esku uztea, hain zuzen, zuzendaritza nagusi horri dagozkion arloetakoak, salbu eta beste baten esku utzi ezin direnak, zehazki hauek:

    1. Orokorrak:

      -Administrazio espedienteen ebazpena, zehapenei buruzkoak barne.

      -Gastuak egiteko baimenak eman eta xedatzea, ordaintzeko beharrak onartzea eta aurrekontuak aldatzea.

    2. Kontratazioari dagokionez:

      Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 36.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagozkion ahalmenak, eskuordetutako arloetakoak betiere, salbu eta Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko buruari esleitutakoak, obra, hornidura eta laguntza kontratuak formalizatzekoak, eta, aipatutako legearen 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten kontratuak sinatzekoak.

  2. Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buruaren esku uztea obra kontratuak formalizatzeko sinadura, obrak ondarearen arlokoak eta Ondarearen Zerbitzuaren eskumenekoak diren kasuetan.

  3. Kontratazioaren, Aseguruen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR