4/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onesten dituena, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko Akordioaren esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzaren Batzorde Nagusiak, 2013ko uztailaren 19ko bileran, testu berri bat onestea erabaki zuen Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2010eko martxoaren 22ko Akordiorako (Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzari buruzko IV. Akordioa, 2005eko irailaren 21ekoa).

2013ko uztailaren 19ko Akordio hori Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren 2013ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2013ko 252. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean, eta testua Konstituzio Auzitegiaren 225/2013 eta 7/2013 epaietan xedatutakoari egokitzea du helburu nagusia, prestakuntza ekintzen finantzaketari eta autonomia erkidegoen eskumenen titulartasunari dagokienez, haien lurralde eremuko toki entitateek eta toki entitateen federazio edo elkarteek sustatu eta horietan zerbitzua ematen duten langileentzako prestakuntza planei loturik.

Hori horrela, beharrezkoa da oinarri batzuk onestea enplegurako prestakuntza planak finantzatzeko urtean urteko diru-laguntzetarako deialdiak onetsiko dituztenak, Nafarroako toki entitateak eta toki entitateen federazioak edo elkarteak sustatzaile izanik Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko Akordioaren esparruan. Espedientean bada txosten juridiko bat, oinarri arautzaileak zuzenbidera egokitzeari buruz eta Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioaren mende jartzeari buruz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera. Orobat, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 277/1990 Foru Dekretuan ezarritakoaren ondorioz, Toki Araubideko Foru Batzordearen txostenaren mende jarri da foru agindu hau.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak, foru agindu honi eranskin gisa gehitu zaizkionak, onestea, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko Akordioaren esparruan.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko Toki Prestakuntzako Batzorde Paritarioari igortzea, baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari ere.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Ebazpen honen eta bere oinarri arautzaileen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

    Iruñean, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria. Xedea.

    Nafarroako toki entitateek edo toki entitateen federazioek edo elkarteek enplegurako sustatzen dituzten prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzak arautzea dute xede oinarri hauek, eta hori Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzari buruzko 2005eko irailaren 21eko IV. Akordioaren esparruan (Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2010eko martxoaren 22ko Akordioak, AFEDAP aurrerantzean, aldatua), eta Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzaren Batzorde Nagusiak 2013ko uztailaren 19an onetsi zuen testuari jarraituz.

  6. oinarria. Helburua.

    AFEDAParen 1.artikuluan ezarritakoarekin bat, laguntza horiek administrazio publikoetan eta horien langileen artean prestakuntza bultzatu eta zabaltzea dute helburu, haien beharrei erantzuteko, kudeaketarako gaitasuna hobetzeko, aldaketa prozesuetara egokitzeko eta haien lidergotza hartzeko, baita herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeko ere.

  7. oinarria. Onuradunak.

    AFEDAParen 10.3 artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren prestakuntza planen sustatzaileak izaten ahal dira oinarri hauen bidez araututako laguntzen onuradunak, eta Nafarroaren kasuan, zehazki, honako hauek:

    1. Udalak eta gainerako toki entitateak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan onartuak.

    2. Nafarroako toki entitateen federazioak edo elkarteak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren babesean zilegitasunez eratuta daudenak.

  8. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

  9. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, onuradun izateko. Erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da baldintza horiek betetzen direla, diru-laguntza eman eta ordaindu aurretik.

  10. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan jasotakoak ere entitate sustatzaileen betebeharrak dira, eta betiere honako hauek:

    1. Deialdian eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztea, eta laguntza ematen duen organoari frogatzea beharkizun eta baldintzak betetzen direla, horiek betetzea erabakigarria baita diru-laguntza emateko.

    2. Laguntza emateko arrazoia den jarduera hura ematen den urtean gauzatzea, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

    3. Diru-laguntza zer ekitaldi ekonomikotan ematen den, hartan egindako gastuak justifikatzea, 14. oinarrian finkatutako moduan eta epeetan.

    4. AFEDAParen 18.g) artikuluan aipatu bezala, urteko txostenean sartzeko beharrezkoa den informazioa ematea egindako prestakuntza ekintzei buruz; orobat, horien jarraipena egin dadin estatistiketan.

    5. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egiaztatze jarduketak onartzea, baita Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrol fiskalizatzailea ere, eta Kontuen Ganbararena, halakorik bada, jarduketetan eskatzen zaion informazio guztia aurkeztuta.

    6. Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko Akordioan aurreikusitako betebeharrak betetzea.

    7. Bertaratzeari edo/eta aprobetxamenduari buruzko ziurtagiriak egitea, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzaren Batzorde Nagusiak aldez aurretik ezarritako baldintzei jarraituz.

    8. Beren profila prestakuntza ekintzen helburu eta edukiei egokitzeagatik, haietan parte hartuko dutenak aukeratzea.

    9. Funts hauekin finantzatutako prestakuntza ekintzen kalitatea eta doakotasuna bermatzea, eta AFEDAPean ezarritako betebehar guztiak betetzea.

    10. Diruz lagundutako jarduerak finantzaketa publikoa izan duela agerraraztea.

  11. Gainera, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak ukitutako entitateek ondoren aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute:

    1. Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

    2. Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

    3. Entitateak aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR