94/2012 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako ehizazain titulua nola eskuratu arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak betebeharra ezartzen dio 51. artikuluan ehiza barrutiaren kudeaketaren arduradunari halako ehizazaintzako sistema bat ezartzeko, non behar adina ziurtatuko baita ehiza espezieen behar bezalako aprobetxamendua; orobat, nahitaezko kontrol eta jarraipeneko neurriak ezartzeko.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua (otsailaren 1eko 7/2012 Foru Dekretuak aldatua) onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak 8.2.e) artikuluan xedatzen du ehizazain titulua dutenak ariko direla ehiza barrutietako zaintza lanetan.

Arau beraren 8.bis artikuluak ehizazainaren figura sortu zuen, eta izaera hori eskuratzeko baldintzak ezartzen ditu.

Hauek dira baldintza horiek:

  1. Ehiza espezialitateko landazain partikularraren titulua izatea.

  2. Ehizarako gaikuntza ikastaro batean lortutako aprobetxamenduaren ziurtagiria izatea, Nafarroako Foru Komunitateak homologatutako zentro batek emana.

    Bigarren atal hori xeheago garatu behar da, legearen agindua eta erregelamendua behar bezala ezarriko badira.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Lehendabizikoa.-Xedea.

    Ehizazainaren titulua eskuratzeko, ehizarako gaitasun ikastaroaren edukia ezartzea du xede foru agindu honek, baita zein diren ikastaro hori emateko homologatuta dauden zentroak ere; orobat, Nafarroako ehizazainaren egiaztagiria.

    Bigarrena.-Ehizarako gaitasun ikastaroaren edukia.

    Ikastaroan modulu hauek garatuko dira:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko ingurumen araudia: ehizarako araudia eta ekosistemen, faunaren eta floraren bioaniztasunari eta kontserbazioari buruzko araudia.

    2. Ehiza Nafarroan antolatu eta kudeatzeko printzipioak: ehiza barrutiak, eskualdeko ehiza antolamenduaren planak, barrutietako ehiza antolamenduaren planak, urteko kontrolak, populazioen kontrola eta jarraipena.

    3. Nafarroako ehiza espezieak.

    4. Ehiza espezieek eragindako kalteen prebentzioa eta kontrola.

    5. Nafarroako ekosistemak eta basa fauna.

    6. Habitatak mantendu eta hobetzea.

    7. Etika eta segurtasuna ehizan.

    8. Ehiza arloko kudeaketa: ehiza barrutia, barrutien esleipena, ehiza antolamendurako planak tramitatzea, urteko kontrolak, salbuespeneko baimenak.

    9. Harrapakarien kontrola: araudi orokorra eta berariazkoa, harrapatzeko metodoen gaur egungo problematika...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR