44/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 142/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (EVENA) erakunde autonomoa iraungi zen.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta EVENAk zituen eginkizunak banatu ziren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren artean. Analisien gaineko ahalmenak Abeltzaintza Zerbitzuari esleitu zitzaizkion, Abereen Laborategiari eta Landare Biologiaren Laborategiari dagokienez.

EVENAko Enologia Zentroak Erriberrin duen laborategia, berriz, Enologia Atalaren barrenean dago, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia.

Departamentuko laborategiak, gaur egun, bi zerbitzuri atxikita daude, eta gerta daiteke hori oso eraginkorra ez izatea espezializazio handia behar duen lan tekniko batean. Kontuan harturik egin beharreko material erosketak, oso tresna eta material garestia erabiltzen dela, sinestamendu eta ziurtapen ofizialak eta laborategi batekin edo bestearekin kolaboratzeko aukera, gomendagarria da laborategiak bateratzea Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalaren egituraren azpian.

Horregatik proposatzen da Enologia Atalak laborategien arloan dituen eskumenak Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari lagatzea.

Enologia Laborategiaren unitate hori Erriberrin dagoenez, eraginkorragoak izateko, beharrezkoa da bulego bat sortzea lan guztia zuzendu eta horren ardura hartzeko egunero-egunero. Bulego hori Enologia Laborategiaren Bulegoa deituko da, eta Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita izanen da.

Era berean, azaroaren 27ko 71/2013 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa hein batean aldatu zen.

Foru dekretu horretan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren egitura berria jaso zen. Hortaz, bidezkoa da departamentuko bulegoen egitura eta eginkizunak partez aldatzea, egitura berriari egokitzeko.

Orobat, beharrezkoa da Segimendu Komunitarioen Bulegoaren atxikipena aldatzea, eta Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuko Plan eta Programen Atalari atxikitzea.

Horregatik guztiagatik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR