146/2011 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zuen ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren bidez, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zen, Internet erabiliz telematika bidez aurkeztekoa.

2011. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legeak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide arruntari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27. artikuluaren 12. zenbakiaren testua aldatu du, barreneko antolamendura ekartzeko 2009ko ekainaren 25eko Kontseiluaren 2009/69/EK Zuzentarauaren xedapenak, horren bidez aldatu baitzen 2006/112/EK Zuzentaraua, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema arruntari buruzkoa, inportazioari lotutako ihes fiskalari dagokionez.

Foru agindu honen bidez, batez ere aldaketa tekniko batzuk sartzen dira 349 eredua onesteko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean, erregistroen diseinuari buruzkoan. Aldaketa horiek egiten dira 349 eredua egokitzeko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27. artikuluaren 12. zenbakiaren testu berrira.

Aldaketa bi gako berri sartzean datza, "M" eta "H", salbuetsitako inportazio baten ondotik Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregak identifikatu ahal izateko, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legearen 27. artikuluko 12. zenbakian ezarritakoari jarraikiz, entrega horiek balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikatuta dagoen inportatzaile batek egiten dituen kasuetan (ordezkari fiskala izan edo ez) edo ordezkari fiskal batek egiten dituen kasuetan, zerga aplikatzen den lurraldean balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikatua ez dagoen inportatzaile baten izenean eta haren kontura aritzen dela.

Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Balio erantsiaren gaineko Erregelamenduren 70.2 artikuluak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren eredua onesteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren 349 eredua onesteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren aldaketa.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren bidez, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren 349 eredua onetsi zen.

Bat.-Bi gako berri sartzen dira, "M" eta "H", aipatutako foru aginduaren II. eranskinean onetsitako 349 ereduaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR