267/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean 2014ko jaiegun ordainduak, errekuperatu ezinezkoak, biltzen dituen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2014ko aste barreneko jaien egutegia eta haien urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanorduen kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk ere arautzen dira, hala nola: lanaldiko atsedenaldia, prestakuntza ikastaroetara joatea eta arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.

Foru aginduaren edukia behar bezala negoziatu da sindikatuekin mahai orokorrean, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluan xedatutakoarekin bat. Dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aste barneko jaiegunak zehaztea.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek aste barreneko jaiegun hauek izanen dituzte 2014an:

    –Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

    –Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea.

    –Martxoaren 19a: San Jose.

    –Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

    –Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

    –Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

    –Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    –Uztailaren 7a: Sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    –Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

    –Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

    –Azaroaren 29a: San Saturnino. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    –Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

    –Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

    –Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

    –Abenduaren 25a: Jaunaren Jaiotza.

  3. Iruñean ari ez diren langileentzat, jaieguna izanen da Nafarroako herrietako 2014ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko besta eguna, bai eta herriko bestetako beste egun bat ere, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztientzat oro har ezartzen duenaren arabera

  4. artikulua. Urteko lanorduen banaketa.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR