Ur Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzaketa Arautzeko Ordenantza 2003

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2002ko abenduaren 18an egindako bileran, Ur hornidura, estolderia eta uraren ziklo integralari dagozkion beste zerbitzuak emateagatiko 2003. urteko prezioak arautzeko Ordenantzaren behin betiko onespen erabakia hartu zuen.

UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE ZERBITZUAK EMATEAGATIKO PREZIOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA

  1. TITULUA

    Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.ren diru-sariak, uraren ziklo integralari dagokionean

  2. KAPITULUA

    Aplikazio eremua

    1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura edota ur-isurpenak egiten diren beste haietan ere.

    Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean _Kontzeju batean edo zenbaitetan_ ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

  3. KAPITULUA

    Emandako zerbitzuak

    1. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

      1. Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

      2. Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

      3. Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

      4. Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren aldi baterako edo behin betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

        Ez da ordaintzekoa izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, hala nola Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 77. artikuluak arauturikoarekin bat, beste kontrato baten subrogazioan, betiere dagokion bajaren ondorengo 30 eguneko epean egiten badira.

      5. Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

      6. Horniketa ebentualak egiteko kontratuak.

      7. Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, berorietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

    2. artikulua. I.Z.E.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-loturen burutzapenak finantzatzeko, nola edateko uren distribuzio sareetarako, hala hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, edo beste lanetan ere, horrelakoak aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

  4. KAPITULUA

    Ordaintzera behartuak

    1. artikulua. Ordaintzera beharturik daude:

    1. Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c), d), eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.

    2. Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

      b.1.) Etxebizitzetako ur-loturak: etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen edo eraikuntza kontratatzen duen eraikinaren jabea, nahiz salmenta, alokairu edo berak erabiltzeko xedea izan.

      Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agin lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengana bihur daitekeelarik.

      b.2.) Bestelako ur-loturak: lanak, ureztatzea, etab. Ur-lotura eskatu duenak izanen du ordaindu beharra.

    3. 2. artikuluaren g) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona natural edo juridikoak.

      Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, betiere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

  5. KAPITULUA

    Kuotaren oinarria

    1. artikulua. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

    1. 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa gailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.

    2. 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura kontadorearen diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa gailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.

    3. 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

    4. 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

    5. 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-loturaren edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eraskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen arabera.

    6. 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuak seinalatzen duenaz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR