77/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 51. artikuluan aurreikusita dagoen Arbitraje Batzordeko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 51. artikuluak, uztailaren 15eko 25/2003 Legeak emandako idazketaren arabera, Arbitraje Batzorde bat ezartzen du 1. idatz-zatian, eginkizun hauek dituena:

  1. Hitzarmen hau bakoitzaren tributu harremanei buruzko kasuetan aplikatu eta interpretatzearen ondorioz administrazio interesdunen artean sortzen diren gatazkez arduratzea.

  2. Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta beste autonomia erkidego bateko administrazioaren artean sortzen diren gatazkak konpontzea gai hauetan: Nafarroako Foru Komunitateak ordainarazi behar dituen tributuen lotura puntuen aplikazioa eta, sozietateen gaineko zergan edo balio erantsiaren gaineko zergan, baterako tributazioa egiten denean administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehaztea.

  3. Zergadunen helbideratzea dela-eta sor daitezkeen desadostasunak konpontzea.

Bestetik, aipatu 51. artikuluko 2. idatz-zatian ezarrita dago hiru kidek osatuko dutela Arbitraje Batzordea, Ogasuneko ministroak eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak izendatuta zerga edo ogasun arloan ospe handia duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR