202/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 8ko 131/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta enpresa eta lokalen erregistroak arautu ziren, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Onetsi zenetik denbora asko joan da, dugun errealitate soziala duguna da eta zenbait sektoretan sortutako problematikari erantzun behar zaio; horregatik beste Foru Dekretu bat prestatu beharra, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa arautuko duena, baita haietarako erabiltzen diren lokal eta establezimendu publiko guztiena ere.

Hortaz, Foru Dekretu honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, lokalak antolatu eta sektorean kokatzea haietan egiten diren jardueren arabera eta, bestetik, gizarteak eta enpresek eskatzen dituzten jarduera berriak arautzea.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko irailaren 3ko bilkuran, Foru Dekretu honen aldeko txostena eman zuen, haren edukia ordenamendu juridikoari lotzen zitzaiola iritzita.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburua eta eremua.

    2. Foru Dekretu honen helburua da establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzea, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua) ezarritako esparruan.

    3. Foru Dekretu hau jendaurreko ikuskizun publiko eta josteta jarduerei aplikatuko zaie, baita haietarako erabiltzen diren establezimenduei ere, baldin eta oso-osorik Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean egiten badira, alde batera utzita titularitate publiko edo pribatukoak diren, irabazi asmorik duten eta ohikoak edo noizbehinkakoak diren.

    4. artikulua. Definizioak.

    Foru Dekretu honentzat:

    1. "Girotze musikala" esaten zaio musika jartzeari, seinalea edozein transmisio tresnatatik hartuta, edo edozein grabazio euskarritik erreproduzituta, baina musikariek bertan emanaldirik egin gabe.

    2. "Amenizazio musikala" esaten zaie zuzeneko musika emanaldiei edo kantaldiei, baldin eta jarduera osagarriak badira, agertokietan egiten ez badira eta arizaleen publizitaterik ez badute.

    3. "Dantzatokia" esaten zaio horretarako mugatu eta erabiltzen den eremuari, eraikuntzako oztoporik edo altzaririk gabea eta gutxienez 5 metroko diametroko zirkulua sartzeko adinako neurriak dituena.

    4. "Edari zerbitzua" esaten zaio ikuskizunera edo josteta jarduerara etorritako jendearentzat baino ez den zerbitzu osagarriari, baldin eta sukalderik edo jatetxeko tresna edo instalaziorik ez badu, horietarako lokalak ke bidea behar baitu.

  2. KAPITULUA

    Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa

    LEHEN ATALA

    Establezimendu publikoak

    1. artikulua. Kontzeptua.

      Foru Dekretu honentzat, establezimendu publikoak dira jendearentzako ikuskizun eta josteta jarduerak egiteko erabiltzen diren eraikin, lokal eta instalazio guztiak. Ondoko artikuluetan bildutako definizioek ez dute ukatzen Foru Dekretu honek indarra hartzen duenean sektore bakoitzean aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

    2. artikulua. Tabernak.

    3. Mostradorean edateko, uneoro edariak zerbitzatzen espezializatutako establezimenduak dira. Orobat, mahaietan, lokal barrenean edo aldez aurretik baimenduta dauden terrazetan, zerbitzatzen ahal dira.

    4. Aurreko ataleko kontsumo baldintza beretan, jatetxearen jarduera ere egiten ahal dute, pintxoak, ogitartekoak eta platera hotz edo beroak zerbitzatuz.

    5. Lokal horiek musikaz girotu daitezke, barrenean gehienez ere 75 dbA-ko hots-maila badute.

    6. artikulua. Kafetegiak.

    7. Sektoreko araudian ezarritakoaren arabera, uneoro infusioak, zukuak, izozkiak, opilak, pastelak, orotariko edariak, baita pintxoak, ogitartekoak eta otorduak ere zerbitzatzen espezializatutako establezimenduak dira, baldin eta lokalaren barrenean edo aldez aurretik baimendutako terrazetan egiten bada haien kontsumoa.

    8. Lokal horiek musikaz girotu daitezke, barrenean gehienez ere 75 dbA-ko hots-maila badute.

    9. artikulua. Jatetxeak.

    10. Sektoreko araudian ezarritako baldintzen arabera, horretarako prestatu eta aldez aurretik baimenduta dauden jantokietan edo terrazetan edozein otordu zerbitzatzen espezializatutako establezimenduak dira.

    11. Lokal horiek musikaz girotu daitezke, baita amenizatu ere, barrenean gehienez ere 75 dbA-ko hots-maila badute.

    12. Banketeak direla eta, salbuespen gisa, zuzeneko musika emanaldiak egiten ahal dira jatetxeetan, baldin eta Udalaren baimena badute.

    13. artikulua. Taberna bereziak.

    14. Giro musikal baten barrenean edariak eta konbinatuak ematen espezializatutako establezimenduak dira. Gainera, tabernari dagokion jatetxe lana egiten ahal dute.

    15. Lokal horiek musikaz girotu daitezke, baita amenizatu ere, barrenean gehienez ere 90 dbA-ko hots-maila badute.

    16. Jendea departamentu edo atari estanko batetik sartuko da. Absortzio akustikoa eta ate bikoitza, itxiera automatikoduna, izanen du atari horrek.

    17. Lokalak presio akustikoaren kontrolagailu bat izanen du instalatua, uneoro barrenean behar den gehieneko hots-maila gainditu ez dadin eta giro musikaletik datozen hots-emisioaren mailen erregistroa bermatzeko.

    18. Ez da inoiz agertokirik izanen, ezta dantzarako mugatutako lekurik ere.

    19. artikulua. Ikuskizunetarako kafetegiak.

    20. Jendeari zuzenean musika, antzerki eta barietateetako emanaldiak eskaintzen espezializatutako establezimenduak dira, baina tabernari dagozkion jarduerak ere egiten ahal dira.

    21. Lokalaren barrenean bakarrik eginen dute beren jarduera.

    22. Jendea departamentu estanko batetik sartuko da. Absortzio akustikoa eta ate bikoitza, itxiera automatikoduna, izanen du departamentu horrek.

      Lokalak eserlekuak eta mahaiak izanen ditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR