56/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2013. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia onesten duena, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean hedatutakoarekin jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehizaren eta arrantzaren baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa arautzen dituen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Errege dekretu horren bigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, espezie exotiko inbaditzaileen zerrendan eta katalogoan agertzen direnak arrantzatzea izaten ahal da espezie horiek kontrolatzeko eta, behar denean, desagerrarazteko neurrietako bat.

Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzekoa, 2013ko arrantza denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Honako foru agindu honen helburua da 2013. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea: espezie horiek harrapatu eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerrarazi.

    1. ATALA

    Espezieak

    2. artikulua. Baimendutako espezieak.

    Nafarroan, 2013ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

    –Autoktonoak edo bertakoak.

    Kolaka (Alosa alosa). Aingira (Anguilla anguilla). Izokina (Salmo salar). Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta). Barboa (Luciobarbus graellsii eta Barbus haasi). Loina (Chondrostoma miegii). Tenka (Tinca tinca). Ezkailua (Phoxinus bigerri). Zarboa (Gobio lozanoi). Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus). Platuxa latza (Platichthys flesus). –Aloktonoak.

    Karpa (Cyprinus carpio). Perka amerikarra edo Black-bass (Micropterus salmoides). Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss). 3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.

    Espezie horien populazioak kontrolatzeko eta espezie horiek desagerrarazteko edo, gutxienez, haien hedapena mugatzeko, eta foru agindu honetan adierazten diren baldintzekin, honako espezie hauek harrapatzeko baimena izanen da:

    –Arrainak:

    Lutxo arrunta (Esox lucius). Urre-arraina (Carassius auratus). –Ornogabeak:

    Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii). Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus). 2. ATALA

    Ibaiak eta ibaibideak

    4. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.

    Araudi honen ondorioetarako, Nafarroako salmonidoen ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzeko ibaibideen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Plan Zuzentzailea onesten duen uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuan ageri da (1995eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa). Bidasoa ibaiaren bide nagusia, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugarainoko zatian, Izokin-tartea da.

    Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek eta ur masek osatzen dute.

    5. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

    Arrantza, ur horietan, tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.

    Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, ur-bazterren perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

    6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

    –Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

    –Lor aintziran, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

    3. ATALA

    Debekuak

    7. artikulua. Espezieak sartzea.

    Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.

    8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.

    Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:

    1. Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko. Arrantzatzeko debeku iraunkorra duten eremuak dira, eta uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarri ziren. Haien kokalekua foru agindu honen I. eranskinean dago zehazturik.

    2. Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak. Unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen II. eranskinean daude zehazturik.

      9. artikulua. Arrabalekuen babesa.

      Salmonidoen eremuan, debekatuta dago maiatzaren 31ra arte arrabalekuak zapaltzea.

      10. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.

    3. Izokin-tartean, gutxienez 50 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.

    4. Salmonidoen Eremuko gainerako tarte eta ibaietan, gutxienez 10 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta arrainentzako eskalen eta pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.

      11. artikulua. Beita, aparailu eta prozedura debekatuak.

      Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

    5. Beren neurriengatik 8 zentimetrotik beherako arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere. Espresuki debekatuak daude tresmailaren moduko sareak.

    6. Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

    7. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.

    8. Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza tresnak.

    9. Esku-arrantza eta urpekoa.

    10. Amu anizkun bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

    11. Ninfa edo eulia “harrarekin” edo “puruarekin” erabiltzea.

    12. Beitarako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko Salmonidoen Eremu Mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

    13. Debekatuta dago azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuaren katalogoan eta zerrendan sartzen diren espezietako arrainak beitarako erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan, eta haien zatiak edo eratorriak.

    14. Salmonidoen Eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, “haragi-harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

    15. Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik ematen Ziprinidoen eremuko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, betiere arrantzaleak federatuak badira eta Nafarroako Arrantza Federazioaren eta bertan federatutako kluben urteko kirol-egutegiaren barreneko lehiaketetan bada.

      12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

      Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

      Debekatuta dago izokina, ibai amuarraina eta itsas amuarraina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

      Debekatuta dago lutxoa eta urre-arraina espezietako arrain hilik izan, garraiatu, salerosi eta merkaturatzea, espezie exotiko inbaditzaileak izateagatik haien ugaltzea kontrolatzeko neurri bereziak eskatzen dituztelako.

      Urteko kirol-egutegiaren barreneko lehiaketa ofizialak egiten direnean, espezie exotiko inbaditzaileen kontrako neurriak kirol-probaren bukaeran aplikatuko dira.

      4. ATALA

      Arrantzarako baldintza orokorrak

      13. artikulua. Lizentziak eta baimenak.

    16. Foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan baimendutako espezieak harrapatzeko, Nafarroako arrantzako baimena izan beharra dago.

    17. Arrantzako baimena izateaz gainera, Salmonidoen Goiko Eremurako (Izokin-tartea salbu) baimendutako espezieak harrapatzeko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emana.

      14. artikulua. Ibaiaren mugaldeko tarteetan arrantzatzea.

      Frantziarekin edo beste autonomia-erkidego batekin muga egiten duten ibai tarteetarako, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR