46/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuei aplikatu beharreko osasun arauak ezartzen dituen Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 21eko 1069/2009 EE Erregelamenduak xedatzen du nola erretiratu animalien gorpuak eta nola suntsitu baimendutako transformazio plantetan. Gorpu horiek basa faunaren zenbait espezie mehatxaturen elikadura iturria osatzen dute, horiek jatera egokitu baitira jatorrizko elikadura iturriak desagertu ondoren.

Basa hegaztiak zaintzeko apirilaren 2ko 79/409 EE Zuzentarauak xedatzen du estatu kideek neurriak hartu behar dituztela basa hegazti jakin batzuen populazioei eusteko. 79/409 EE Zuzentaraua aldatzen duen martxoaren 6ko 91/244 Zuzentarauaren I. eranskinean hegazti sarraskijaleak agertzen dira espezie horien artean, eta, zehatzago, sai arrea (Gyps fulvus), ugatza (Gypaetus barbatus) eta sai zuria (Neophron percnopterus). Nafarroan honako hegazti hauek ere baliatzen dira sarraskiaz: miru gorria (Milvus milvus), miru beltza (Milvus migrans) eta arrano beltza (Aquila chrysaetos). Espezie horiek guztiak babesturik daude legez, estatu mailan zein erregiokoan.

Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak Nafarroan zaintzeko, bidea da azienda hilak kudeatzea, eta hala hartu da aintzat egun indarra duten zaintza planetan, hala nola Ugatza zaintzeko planean (95/1995 Foru Dekretua) eta Batasunaren intereseko lekuak kudeatzeko agiri teknikoetan (92/43 EE eta 79/409 EE), espezie horien presentzia baldin badute. Hegazti sarraskijale horiek eta beste batzuk abereen gorpuak erretiratzearekin uztartzeko, maiatzaren 12ko 2003/322 Erabakia aldarrikatu zen, Mediterraneoko zenbait herrialderen eskaera onartuta, baldintza batzuekin onartzeko haiek elikatzea 1. kategoriako materialekin.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 27ko 259/2006 Foru Aginduaren bidez, hegazti sarraskijaleentzako zenbait bazkaleku sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean. Orain bazkaleku horien erabileraren helburua zabaldu behar zaie Europar Batasunaren intereseko beste espezie nekrofago batzuei, eta funtzionamendurako arau berriak ezartzen dira bazkaleku horien hornidurarako.

Hegaztientzako bazkalekuak erabiltzeak ekarri du hainbat urtetan hegazti sarraskijaleek beteta izan dituztela elikatu beharrak, modu naturalean bete ezin zituztenak, eta, horrela, osasunaren eta ingurumenaren arriskuak ahalik eta txikienak izan dira. Hala eta guztiz ere, urteak joan ahala zenbait eragin txar atzeman dira hegazti nekrofagoen parametro demografikoen gainean eta haien jokabidearen gainean.

Eragin horiek berretsita, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuak kontrolatzeko araudia aldatu da modu nabarmenean. 1069/2009 EE Erregelamenduak berak xedatzen du agintaritza eskudunak badaukala basa animaliak 2. eta 3. kategorietako materialekin elikatzea baimentzea, baita 1. kategoriako zenbait materialekin ere, hain zuzen ere deuseztatzeko orduan berariazko material arriskugarria duten animalia hilekin, gorpu osoak edo haien zatiak izan, bere habitat naturalean bizi diren arriskuko edo babestutako hegazti nekrofagoak edo beste espezie batzuk elikatzeko, helburua izanik biodibertsitatea sustatzea.

Ildo horretan, Batzordearen 2011ko otsailaren 25eko 142/2011 EE Erregelamenduak, zeinek 1069/2009 EE Erregelamenduaren aplikazio xedapenak ezartzen baititu, handitzen du 1. kategoriko azpiproduktuekin elikatzen ahal diren basa faunaren espezieen kopurua.

Xedapen honek helburu du Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak animalia hilekin eta haien produktuekin elikatzeko esparru arau-emailea ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, lehenago aipatutako xedapenak garatuz.

Elikadura hori baimendu daiteke zenbait espezie haragijaleren kasuan, hala ezarri baita Basa fauna eta flora eta habitat naturalak zaintzeko Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean eman 92/43 EE Zuzentarauan, eta zenbait hegazti harrapariren kasuan, hala ezarri baita Espezie nekrofagoak zaintzeko Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko azaroaren 30ean eman 2009/147 EE Zuzentarauan. Helburua da espezie horien elikabide naturalak kontuan hartzea eta osasun baldintzak lortzea elikadura mota hori hegaztientzako bazkalekuetatik kanpo ere egiteko.

Basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzeari buruzko azaroaren 14ko 1632/2011 Errege Dekretuak oinarrizko esparrua ezartzen du arau horiek aplikatzeko. Izan ere, oinarria espezie nekrofagoak zaindu beharra da, baina arriskua handitu gabe osasun publikoan, animalien osasunean, bazka sarean eta ingurumenean.

Orobat, Animalien azpiproduktuei eta gizakien kontsumorako ez diren produktu deribatuei aplikatu beharreko arauak ezartzen dituen 1528/2012 Errege Dekretua kontuan hartu beharreko araua da, haren helburu nagusia izan baita Espainian berariazko xedapenak ezartzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1069/2009 EE Erregelamendua aplikatzeko.

Zehaztu behar da zer leku izan daitekeen hegaztientzako bazkaleku, egungoez gainera, eta zein izanen diren Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremu, desorekarik egon ez dadin espezie nekrofago horien populazioan, eta, egun indarra duen sistemez aparte, erabil ez dezaten beste bide bat, aipatutako desorekak sortuko lituzkeena, animalien gorpuak deuseztatu eta suntsitzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofago ugari daudenez, barreiaturik daudenez geografia osoan zehar, mugigarritasun handia dutenez eta kilo ugari espero direnez abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboko ustiategietatik, justifikaturik dago Nafarroa deklaratzea babes bereziko eremu Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko, salbuespena izanik Iruña-Noaingo aireportuaren ingurunea, Nafarroako Gobernuak 2000ko abuztuaren 28an egin bilkuran ezarri bezala; izan ere, hartan zenbait neurri onetsi ziren sai arreen kopurua Iruña-Noaingo aireportuaren ingurunean murrizteko edo guztiz desagerrarazteko, hala nola tokian tokiko abeltzaintzako ustiategietatik edo haragi industrietatik eratorritako animalien gorpuak edo gorpuzkiak aire zabalean edo erdi lurperaturik uztea galaraztea, ezta ordura arte erabiltzen ziren hegaztegientzako bazkalekuetan edo saitegietan ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da oinarrizko arauak ezartzea azaroaren 14ko 1632/2011 Errege Dekretua aplikatzeko, zeinek arautzen baitu basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea, bai hegaztientzako bazkalekuetan bai Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremuetan.

    2. artikulua. Definizioak.

      Foru agindu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, hurrengoetan zehaztutako definizioak hartuko dira kontuan:

      –Animalien Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legearen 3. artikulua.

      –Gizakien kontsumorako ez diren animalien azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatu beharreko osasun arauak ezartzeko Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko urriaren 21ean eman 1069/2009 EE Erregelamenduaren 3. artikulua eta otsailaren 25eko 142/2011 EE Erregelamenduaren I. eranskina.

      –Basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzeari buruzko azaroaren 14ko 1632/2011 Errege Dekretuaren 2. artikulua.

      –Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 3. artikulua.

    3. Orobat, hona hemen beste definizio batzuk:

      1. Hegaztientzako bazkalekua: berariaz egokituta dagoen tokia, Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko, perimetroan hesitua, haragijale oportunistak joan ez daitezen.

      2. Hegaztientzako bazkalekuaren titularra: pertsona fisikoa edo juridikoa, haren funtzionamendu egokiaz arduratzen dena.

      3. Merkataritzako agiria: azpiproduktuak garraiatzen diren aldiro eraman beharreko agiria, 1069/2009 EE Erregelamenduaren ezaugarrien arabera.

      4. Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua: Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak zaindu eta berreskuratzeko berariaz deklaratutako eremua; haietan baimendu daiteke espezie horiek hegaztientzako bazkalekuetatik kanpo elikatzea tokian tokiko animalien ustiategietatik eratorritako animalia hilen gorpu osoekin edo zatiekin, arriskugarritzat hartutako materiala eduki ala ez, baldin eta zenbait osasun baldintza zorrotz betetzen badituzte. Babes eremu horrek II. eranskineko irizpideak bete behar ditu.

      5. Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoa: azaroaren 14ko 1632/2011 Errege Dekretuaren eranskinean zehaztutakoak eta Batzordearen 2011ko otsailaren 25eko 142/2011 EE Erregelamenduaren VI. eranskineko II. kapituluko 2. ataleko 1.a) puntuan zehaztutakoak.

      6. Hegazti nekrofagoak elikatzeko Nafarroako sarea: hegaztientzako bazkalekuak eta Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak baimenduak.

      7. Abeltzaintzako ustiategi estentsiboak: foru agindu honen ondorioetarako, abeltzaintzako ustiategi estentsiboak izanen dira Nafarroako abeltzaintzako ustiategien erregistroan ondoko sailkapen zooteknikoak dituztenak:

      –Behi aziendak: harategitarako ugalketa, zezenketarakoak kanpo utzita.

      –Ardi eta ahuntz aziendak:

      Haragitarako ugalketa. Esnetarako ugalketa, arraza nagusia latxa bada. –Zaldi aziendak: haragitarako ugalketa.

    4. artikulua. Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoen elikadura Hegazti nekrofagoak elikatzeko Nafarroako Sarean.

      Berariaz baimendu beharko dira, foru agindu honetan zehaztu bezala, hegaztientzako bazkalekuak eta Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremuak, titularrak, kudeatzaileak eta haiek erabiltzen dituzten abeltzaintzako ustiategiak.

      Europar Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elika daitezke Hegazti...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR