752/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, 'Prestakuntzarako espezialisten zerrenda' izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Nafarroako segurtasun publikoaren sistema integrala urriaren 25ko 15/2010 Foru Legean dago arautua. Foru lege horren bidez Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatu zen. Sistema horretan ezartzen da Nafarroako polizia kidegoetako langileek behar den oinarrizko prestakuntza jaso beharko dutela lanbidean aritzeko eta agintea erabili eta kudeatzeko, baita eguneratu eta espezializatzeko etengabeko prestakuntza ere. Era berean, Nafarroako Segurtasun Eskolari esleitzen dio Nafarroako polizietako langileei prestakuntza emateko eginkizuna.

Gainera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legeak xedatzen du Nafarroako prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langileen prestakuntza Nafarroako Segurtasun Eskolaren bidez emanen dela.

Bestalde,Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelemenduan ezartzen da Nafarroako Segurtasun Eskolaren helburua dela Nafarroako Administrazio Publikoetako segurtasun publikoko langileei prestakuntza ematea eta horiek hautatzeko prozesuetan parte hartzea. Gainera, prestakuntzaren ondorietarako, segurtasun publikoko langileen esparru zabala azaltzen du, non segurtasun arloko langileekin batera, larrialdietakoak ere aipatzen diren. Erregelamendu hori irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Segurtasun Eskolak segurtasun eta larrialdietako profesionalei ematen dizkien prestakuntza ikastaroetan irakasle gisa lagundu nahi luketen pertsonen datu objektibo osoak eskura izateko, beharrezkotzat jo da "Prestakuntzarako espezialisten zerrenda" izeneko fitxategi bat sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira. Haren 2. artikuluan adierazten da fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR