141/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, eskuzko hiru fitxategi informatizatu hauek sortzeko: Zehapen espedienteak; Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren ondare erantzukizuna; eta errekurtso administratiboak eta judizialak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du eta bertan adierazi eskuzko hiru fitxategi informatizatu hauek eratzea beharrezkoa dela: Zehapen espedienteak; Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren ondare erantzukizuna; eta errekurtso administratiboak eta judizialak. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren jarduerei buruz unitate horretan tramitatzen diren espedienteen gaineko informazioa izanen dute.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi informatizatuak. Foru dekretu horretan datu pertsonalen tratamendu automatizatuko fitxategi gisa onetsi ziren, dekretuak indarra hartu zuen egunerako eratuta zeudenak. Horiek eranskinean ageri dira. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du fitxategi berriak foru agindu baten bidez sortuko direla, eta fitxategiaren ardura duen unitatea zein departamenturen menpe edo zein departamenturi atxikirik dagoen, haren kontseilariak emanen duela foru agindu hori.

Adierazitakoarekin bat, Idazkaritza Tekniko Nagusiak Foru Aginduaren proposamena aurkeztu du hiru fitxategi hauek sortzeko: Zehapen espedienteak; ondare erantzukizuna; eta errekurtso administratiboak eta judizialak, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren jarduerei dagozkienak; helburua da arlo horiei dagozkien espedienteak eragimenez kudeatzea eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedapenak betetzea.

Horrenbestez, Idazkaritza Tekniko Nagusiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikulua aplikatuz, honako fitxategi hau sortzea: Zehapen espedienteak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Osasun Departamentuan tramitatzen diren zehapen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

    2. Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

      Osasun arauak hausteagatik zehapen espedienteak jasotzen dituzten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Ikuskaritzako akten bitartez egiaztatutako informazioarekin bat, edo segurtasun indar eta kidegoek igorritako salaketekin bat, zehapen espedienteak hasteko proposatzen dituzten unitateek emanen dituzte datuak. Interesdunek ere gehitzen ahalko dituzte datuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR