196/1997 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren Titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994-10-25eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen kualifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute, lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko kualifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emanen diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiten ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauek lantzeko:

-Eraikinen apaindura, berrikuntza, artapena eta birgaikuntza.

-Atrezzoko gaiak eta apaindurak egitea behin-behineko inguruneetarako (zine, antzerki, telebista eta abar) eta bai eszenatokiak eta bestelako antzeztoki edo agertokiak instalatzeko ere.

-Biziguneetarako ekipamenduak, nahiz ingurune naturalean nahiz hirian. Hala nola, haur-parke, haurtzaindegi eta jolas-parkeetako hiru dimentsioko objektuak, hiriko altzariak, azoka, biltzar, stand eta gizarte-kultur jardueretarako muntaketa eta instalazioak etab.

-Era guztietako joko eta jostailuak eta herri-jaietako berezko elementuak (mozorroak, erraldoi eta buruhandiak, txotxongiloak, marionetak etab.).

-Arte-objektutzat edo apaingarritzat erabili ohi diren objektuak egitea, nahiz xede erlijiosoetarako direnak, nahiz kirol lehiaketetako garaikurrak, enpresen opariak, dominak, oroigarrizko plakak, artisautzako manikiak etab.

-Eskultura-lanak edo haien erreprodukzioak egitea harriz, zurez zein metalez.

-Marmolezko lanak, hilarriak, oroigarrizko monumentu txikiak eta eskultura aplikatuari lotutako gainerako lanak egitea.

-Gai ezberdinez modulukako elementuak egitea apaindurak edo saretak osatzeko eta bestelako erabileretarako.

Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren kualifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Erabiltzaile eta bezeroekin batera beharrizanak aztertu ondoren proposamena osatzea, proiektuaren oinarriak ezartzea eta emaitzarik onena lor dadin behar diren zehaztapen plastiko eta teknikoak ematea.

-Norbere lan-taldeak egin behar dituen era guztietako lan edo instalazioen plangintza egiten eta haiek garatzen laguntzea.

-Lanbide-eremu bereko espezialistek osatutako lan-taldeak koordinatzea, aholkatzea, eta emaitza egokia lortzeko behar den informazioa ematea taldeari, bai talde-lan orokorrean eta bai horren atal guztietan.

-Ardurapean dituen ekipo eta makinen zehaztapen teknikoak arretaz aztertzea eta haien mantenimendurako aldiro hartu behar diren neurriak antolatzea.

-Burutu beharreko proiektuen alderdi plastiko eta ikonografikoei buruzko agiri teknikoak aztertzea eta proiektuok burutzeko zein baliabide behar diren erabakitzea.

-Norbere lanbide-eremuko prozesu teknikoetan ari diren langileei aholku ematea, eskura dagoen ekipo teknikoari eta giza ekipoari ahalik etekinik handiena ateratzeko.

-Norbere ardurapeko aurreproiektuak eta maketak egiteko aholkua eta laguntza ematea, amaierako produktua eskala errealean egiteko behin-betiko proiektua eratuta eduki arte.

-Eskulturaren arte aplikatu eta arte-lanbideen arloko tailerra edo enpresa antolatzea eta zuzentzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Eskulturaren Arte Aplikatuen heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Eskulturaren Arte Aplikatuak deritzon lanbide-sailari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.875 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Eskulturaren Arte Aplikatuetako zikloak, Eskulturaren Arte Aplikatuen lanbide-sailari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

    -Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR