28/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'NA-134 errepidean (Ebroko ardatza) Mendabiako saihesbidea egiteko proiektua' jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak abenduaren 19an emandako 152/2007 Foru Aginduaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatz

  1. Mendabiako saihesbidea egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

    Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

    1. alegazioa.-Miguel Ángel de Carlos Zúñiga Mendabiako Udaleko alkateak, Mendabiako Udala ordezkatuz.

    2. Alegatzen du katastroko 3. poligonoko 2047. lurzatiko finka, Yolanda Aramendía Rupérez andrearen jabetzako gisa ageri dena, Mendabiako Udalarena dela 2007ko abuztutik.

    3. Alegatzen du katastroko 3. poligonoko 2028. lurzatiko finka Mendabiako Udalarena dela, nahiz Mateo Gracia Sagasti jaunak ustiatu.

    4. Alegatzen du saihesbideak ez duela eraginik 12. poligonoko 1141. lurzatian (José Ángel Sancho Martínez jauna du titularra), horrekin muga egiten duen bidean baizik, titularra Mendabiako Udala izanik.

    5. a) Alegatzen du katastroko 2. poligonoko 586. lurzatiko finka, luzerna landatzeko erabiltzen dena, Mendabiako Udalarena dela eta, luzernaren zikloa bukatutakoan, Udalak legarra ateratzeko erabili gogo duela. Lurzati hori mailegu gisa okupatuko da aldi batez, Mendabiako saihesbidearen proiektua egin arte.

  2. Alegatzen du Mendabiako 4. poligono 1845 eta 1846. finkak, gai geldoak botatzeko erabilitzen direla gaur egun, eta Mendabiako saihesbidea eraikitzeko proiektuaren arabera, aldi baterako okupatuko direla hondakindegi gisa.

    Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 4.1 artikuluaren arabera, "...Udalaren interesak ez ukitzen saiatzeko eskatzen du, eta, beharrezkoa baldin bada, behar bezala baloratu eta kalte-ordain egokia emateko".

    1. Alegatzen du proiektuak saihesbidearen eta NA-6310 errepide berrituaren sekzioa zehazten duela (7 metroko galtzada eta 1,50 metroko bazterbideak) eta sekzio hori emateko eskatzen du NA-6310 errepideko bi tarteri (saihesbideko lotunearen eta Mendabiako herriaren artean -800 m inguru- eta lotune horren eta A-12 autobidearen artean).

    2. Alegatzen du gaur egungo industrialdea handitu gogo dela proiektuko sahiesbidearen, egungo industrialdearen, NA-6310 errepidearen eta Vianako bidearen artean; hortaz, lotune bat proiektatu beharko litzatekeela handituko den industrialdearen eta NA-6310 errepidearen hegoaldeko lotuneko biribilgunearen artean (saihesbidean aurreikusia).

    3. a) Herriaren iparraldean, Lizarrako etorbidean (saihesbideko 3+999 k.p.) lotune bat aurreikusteko eskatzen du, saihesbidetik Las Eras deitutako eremura sartu ahal izateko, herritar franko bertan bizi delako.

  3. Saihesbidearekin paraleloan doan bidea hegoaldetik doa, saihesbideran gaineko pasabidetik -2+785 k.p.an- Planahermosako bideraino. Egokiagotzat jotzen du nekazaritzako trafikoarentzat bide hori iparraldetik joatea; bestela, 2+785 k.p.ko gaineko pasabidea Planahermosako bidera eramatea, 3+300 k.p.ra.

  4. Saihesbidearekin paraleloan diren bideak asfaltatzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

    1. Alegazioa onartu da. Jendaurrean agertu diren datuak Udalaren gaur egungo katastrotik atera dira, eta hor Yolanda Aramendía Rupérez andrea ageri da 3. poligonoko 2047. lurzatiaren titular gisa. Aurkeztutako informazioa ikusita, Mendabiako Udala izanen da lurzati horren titularra ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berrian.

    2. Alegazioa onartu da. Mateo Gracia Sagasti jauna sartu da desjabetze prozeduran; hark, okupatu aurreko akta egiten denean, ustiatzeko eskubideen titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

    3. Ezetsi egin da alegatutakoa. 12. poligonoko 1141. lurzatian, José Ángel Sancho Martínez jauna baitu katastroko titularra, 8 m² lurzoru eta 7 m² biltegi zeuden ukituta hasieran; behin betiko onespen honetan, ezabatu egin dira okupazio horiek.

    4. a eta b.-Okupatu aurreko aktan zehaztuko da luzerna alorra azkar okupatzearen ondoriozko galeren kalte-ordaina; aldiz, balio justuaren fasean, mailegu eta hondakindegiek ukitutako lurzatien aldi baterako okupazioaren ondoriozkoak.

    5. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen helburua NA-6310 errepidea zabaldu eta hobetzea.

    6. Ezetsi egin da alegatutakoa. Sustatzaileek eginen dituzte handituko den industrialdearen zatirako sarbideak, gaur egun zati hori tramitazioan izanik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 100. artikuluan oinarrituta: "sustatzaileak ordaindu eta, egin ere, egin beharko ditu jarduketaz kanpoko sistema orokorrei lotzeko azpiegiturak; orobat, sistema horiek handitu edo indartzeko behar diren obrak, jarduketaren tamainak eta dentsitateak eta sortzen duen erabilerak eskatzen dutenez".

    7. a) Ezetsi egin da alegatutakoa. 3+999 k.p.-ko gaineko pasabidea lotune bihurtuko balitz, abiadura mugatuko beste tarte bat izanen litzateke eta saihesbidearen funtzionalitateak behera eginen luke.

  5. Alegazioa onartu da. Bide tarte hori berriz ezarriko da, iparraldetik.

  6. Ezetsi egin da alegatutakoa. Bideei gaineko pasabideetan bakarrik emanen zaie asfaltoa.

    1. alegazioa.-Justo Alcalde Arróniz jauna.

    2. Adierazten du hasierako trazaduran, Mendabiako 3. poligonoko 1710. lurzatia, berea baita, ez zuela informazio azterlanaren trazadurak ukitzen, eta eraikuntza proiektuaren trazadura doitzean kalte larria egiten zaiola aipatu lurzatiari. Hainbat arrazoi ematen ditu eta trazadura aldatzeko eskatzen du bere ondasunean eraginik izan ez dezan.

    3. Alegatzen du aipatu finkan frutarbolak landatuta daudela, eta aldaketak kalte ekonomikoa ekar dezakeela, baita ingurumenean ere.

      Erantzuna:

    4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Eraikuntza proiektuan, NA-134 errepidearen eta saihesbide hasieraren arteko gurutzagunea aztertu da, xehetasun-proiektu gisa aztertu ere, eta proposatutakoa da soluzio tekniko egokiena.

    5. Alegazioa onartu da. Halere, balio justuaren fasean ebaluatuko da dagokion kalte-ordaina, okupatu aurreko akta egiteko unean ondasuna deskribatutakoan.

    6. alegazioa.-Luis Sagredo Samanes jaunak bere izenean eta María Josefa, José Javier eta María Asunción Sagredo Samanes jaun-andreak ordezkatuz.

    7. Mendabiako 4. poligonoko 1692. lurzatia berea dela dio, eta bere senideena. Lurzati horren azalera 36.441,50 m² da, eta ukipenen zerrendako akatsa zuzentzeko eskatzen du, 34.441,50 m²-ko azalera baitakar.

    8. Bestetik, adierazten du lurzati hori Mendabiako saihesbidearen proiektuaren eraginpean dela, aldi baterako okupatua maileguetarako. Alegatzaileak gaur egun harria ateratzeko ustiatzen ari diren beste lurzati batzuen jabeak dira. Jarduera horretan aritzen direla kontuan hartzeko eskatzen dute, desjabetzeetarako eta kalte-ordainetarako.

    9. Lurzati hori gaur egun ureztalurreko alorra dela diote eta, beraz, laborantzako baldintza egokietan itzuli beharko da, landare-lurrarekin, zelaitua, uraz hornitua eta oraingo azalera berarekin.

    10. Inguruan, helburu bera bete dezaketen herrilurrak daudela dio eta haietan ukipena txikiagoa litzatekeela; horrenbestez, hobeki beteko lukete eginkizun soziala, zama guztien artean jasanen litzatekeelako. Gero, mailegu gisa erabiltzen ahal diren herrilurretako lurzatien zerrenda aurkezten du.

    11. Bukatzeko, bere lurzatia aldi baterako okupatzeko arrazoirik ez dagoela dio, bere diru-sarrerek behera eginen dutelako, ezin izanen baitu laborantzan erabili, ezta legarra eta hartxintxarra ateratzeko ustiatu ere.

      Erantzuna:

    12. , 2., 3., 4. eta 5.a. Alegazioa onartu da. Mendabiako 4. poligonoko 1692. lurzatia desafektatu eginen da mailegutarako aldi baterako okupaziotik.

    13. alegazioa.-Juan José Aramendia Alvero jauna.

    14. Mendabiako 3. poligonoko 1939 eta 2048. finkak Juan Tirso Aramendia Rupérez jaunaren izenean direla dio, eta Juan José Aramendia Alvero jaunaren izenean behar dutela, aurkezten dituen erregistroko ohar soilek erakusten dutenez.

    15. Mendabiako 3. poligonoko 1939. finka, berea baita, bitan banatzen dela dio, eta horregatik pasabide bat eskatzen du kanalaren gainean proiektatutako zubiaren azpitik, finkaren alde batetik bestera joateko.

    16. Labore ilarak mozteko, zutoin berriak jartzeko eta ureztatze sistemaren gastuak ordaintzeko eskatzen du.

      Erantzuna:

    17. Alegazioa onartu da. Jendaurrean erakutsi diren datuak gaur egungoak dira, Udalaren katastrotik ateratakoak; bertan, Juan Tirso Aramendia Rupérez jauna ageri da 3. poligonoko 2048. lurzatiaren titular gisa. Dena dela, Juan José Aramendia Alvero jauna sartu da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan. Okupatu aurreko aktak egiten direnean, jabetzaren titulua edo titulartasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

    18. Ezetsi egin da alegatutakoa. Gaur egun bezala sartuko da finkan sortzen diren bi zatietan. Mendebaldekora, saihesbidearekin paraleloan eginen den bide berritik sartuko da, lurzati horren lotunetik.

    19. Alegazioa onartu da. Ureztatzea berriro jartzea jasotzen du proiektuak; bestetik, balio justuaren fasean baloratuko dira izan litezkeen balio-galtzeen kalte-ordainak.

    20. alegazioa.-José Luis Sagredo Elvira jauna, María del Carmen Sagredo Elvira andrea eta Carlos T. Sagredo Sainz jauna.

    21. Mendabiako katastroko 3. poligonoko 1976, 1966, 1965 eta 1964. lurzatiek nekazaritzako lurzati bakar bat osatzen dutela dio, ureztalurra dela eta bertako produktibitatea hobetu dela lurra garraiatuz. Errioxa jatorrizko deiturako mahats parralak daude, ureztatze sistema independente batez hornituta, hau da, putzua eta lur azpiko hoditeria. Horrenbestez, eskatzen du:

  7. kontuan hartzeko ukitutako lurzatiaren ezaugarriak (ondasun eta eskubideak).

  8. ME-045 finka (Mendabiako 3. poligonoko 1966. lurzatia) ureztalurreko alorra dela ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan, baina ureztalurreko mahastia dela, EVENAren erregistroaren arabera.

    1. Mendabiako saihesbiderako informazio azterlanean landu ziren bost alternatibetatik 1b proposatu zela dio. Alternatiba hori bera onetsi zen UPSn eta IEAn...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR