329/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, ongarrien fabrikatzaileen erregistroa sortu eta uztailaren 8ko 824/2005 Errege Dekretuan xedatutakoa betetzeari buruzko ziurtagiria emateko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren honako (EE) erregelamendu hauek onetsi ditu: 2003ko urriaren 13ko 2003/2003 Erregelamendua, ongarriei buruzkoa, eta 2002ko urriaren 3ko 1774/2002 Erregelamendua, gizakien kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei aplikatzekoak diren osasun arauak ezartzen dituena.

Estatuan, uztailaren 8ko 824/2005 Errege Dekretuak oinarrizko araudia ezarri du ongarrien arloan, bai eta autonomia erkidegoekin koordinatzeko arauak ere, eta, hala, ongarriak fabrikatu eta merkaturatzeko baldintzak finkatu ditu. I. eranskinean "EE ongarriak" ez bezalako ongarriak tipifikatu dira. 2003/2003 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean ageri dira.

824/2005 Errege Dekretuaren 12. artikuluak ongarriak fabrikatzen dituztenek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu. Baldintza horien artean bada betebehar bat, hau da, beharrezkoa den ziurtagiria edukitzea edo, hala ez bada, biltegia eta prozesaketa instalazioak dauden lurraldean eskuduna den organoak emandako ziurtagiria, zeinean berariaz azalduko baita errege dekretuan berean ezarritako baldintzak betetzen dituela eta, animalietatik ateratako lehengaiak erabiliz gero, 1774/2002 (EE) Erregelamenduko baldintzak betetzen dituela.

Bestalde, Foru Komunitateari dagokio beharrezkoak diren kontrol eta ikuskapenak egitea, 2003/2003 (EE) Erregelamenduan eta 824/2005 Errege Dekretuan, 29. artikulua aplikatuz, ezarritakoa betetzen dela ziurtatzeko.

Eginkizun horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da erregistro bat sortzea eta bertan ongarrien fabrikatzaile guztiak inskribatzea, baldin eta biltegia eta prozesaketa instalazioak Nafarroako Foru Komunitatean badituzte, bai eta 824/2005 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aipatutako ziurtagiria emateko arauak ezartzea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Ongarrien fabrikatzaileen erregistro ofiziala

    1. artikulua. Ongarrien fabrikatzaileen erregistro ofiziala.

    2. Ongarrien fabrikatzaileen erregistro ofiziala sortu da Nafarroako Foru Komunitatean. Erregistro hori ongarrien fabrikazioaren eta merkaturatzearen gaineko kontrol eta ikuskapen jarduketetarako oinarri izanen da.

    3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari dagokio erregistroaren kudeaketa.

    4. I. eranskinean aipatzen diren datuak jasoko dira erregistroan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez betiere.

    5. artikulua. Erregistroan inskribatu beharra.

    6. Erregistroan inskribatu beharko dira ongarri bat merkatura ateratzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak; zehazki, bere kontura lan egiten duen edozein ekoizle, inportatzaile edo ontziratzaile, bai eta edozein banatzaile edo ongarrien nahiz ontziaren ezaugarriak aldatzen dituen edozein pertsona ere, baldin eta jarduera horiek Nafarroako Foru Komunitatean egiten badituzte.

    7. Erregistroan inskribatzearen ondorioetarako, ongarritzat jotzen da 2003/2003 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean (EE ongarriak) eta 824/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean ageri diren produktu motetako bat dena.

    8. artikulua. Inskribatzeko eskaera.

    9. Inskribatzeko eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aipatzen diren lekuetako batean.

    10. Eskaera Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari igorriko zaio, II. eranskinean aipatzen den eredu ofizialaren arabera, datu hauek zehaztuta:

      1. Titularraren izena eta IFZ/IFK, eta postako helbidea.

      2. Biltegiaren eta prozesaketa instalazioen kokalekua eta deskribapena.

      3. Fabrikatzailearen jarduera mota.

      4. Fabrikatutako ongarrien zerrenda, produktu mota zehaztuta, 2003/2003 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean (EE ongarriak) eta 824/2005...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR