1182/2002 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 29ko 161/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko martxoaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 2ko 909/2002 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

    _Txanda irekia

    Onartuak:

    MARTINEZ-BERGANZA ASENSIO, MARIA

    OLIER ARENAS, JORGE

    URTASUN GRIJALBA, FERMIN

    Baztertuak: inor ez.

  2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2002ko abenduaren 18an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR