ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 19an hartua, 'Hondakin uren eroanbidea Fontellastik Tuterako Hondakin Uren Araztegira' izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 490/2009 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik aurkeztu gabe bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 816/2009 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.

Proiektuaren bidez Fontellasko hondakin urak Tuterako araztegira bideratu nahi dira eta, hala, proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, berehala konpondu behar baita gaur egun herri horretan arazte biologikorik gabe isurtzen diren hondakin urek sortzen duten osasun eta ingurumen arazoa.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.k (NILSA) alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko behar adina diru dagoela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

  1. "Hondakin uren eroanbidea Fontellastik Tuterako Hondakin Uren Araztegira" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR