50/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Estepa-eremuetarako Nekazaritzako Ingurumenerako Laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Kontseiluak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzei buruzko 1698/2005 Erregelamenduaren bidez, nekazaritzako ingurumenerako funts horrekin batera finantzatzen diren Europar Batasuneko laguntzen araubidea ezarri zuen. Erregelamendu hori aplikatzeko, 2007-2013 aldirako Nafarroako nekazaritza garatzeko programak bere baitan hartzen du, ingurumen arloko neurrien artean, lehorreko nekazaritzako ingurumenaren zainketarekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizpen metodoak sustatzeko berariazko jarduera bat, "Estepa-eremuetan nekazaritzako ingurumenerako laguntzak" izenekoa.

1698/2005 Erregelamenduko IV. Tituluko 2. Ardatzean aurreikusten diren azalerei eta animaliei lotutako neurriei, kudeaketarako eta kontrolerako arauei eta neurri horien murrizketei eta salbuespenei buruzko xedapenei dagokienez, kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratuan (SIGC) eta bereziki Batzordearen 796/2004 (EE) Erregelamenduan ezarritako printzipioak bete beharko dituzte.

Laguntza hori Nafarroako Foru Komunitatean modu antolatuan aplikatu ahal izateko, hura eman, kudeatu eta kontrolatzeko arauak ezarri behar dira.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean emandako erabakiaren bidez baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastua egin dezan neurri hori abian jartzeko.

Urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (LGENF) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuko azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko; bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Estepa-eremuetan nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra onestea.

Estepa-eremuetan nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra onetsi da, foru agindu honen eranskinean adierazten dena.

Lehen xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

Diru-laguntzak emateko baldintza izanen da aurrekontuan horretarako kreditua egotea, 2009-2013 aldirako, Nafarroako Aurrekontu Orokorretako 740002 74200 4700 456300, "Nekazaritza eta Ingurumen neurriak eta konpentsaziorako kalte-ordainak NGP (LGENF)" izeneko kontu-sailean.

Bigarren xedapen gehigarria.-Konpromisoen amaiera.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak foru agindu honetan xedatutakoaren esparruan hartutako konpromisoak eraginik gabe uzten ahalko ditu, onuradunak jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharrik gabe, 73/200 (EE) Erregelamenduarekin bat laguntza berriak ezartzen badira, betiere laguntza hori neurriaren baliokide diren ingurumen ondorioak sortzen baditu, eta laguntza berriak ikuspuntu finantziariotik kaltegarriagoak ez badira.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINA

Estepa-eremuetarako Nekazaritzako Ingurumenerako Laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra

Lehenbizikoa.-Xedea eta aplikazio eremua.

  1. Deialdiaren xedea da estepa-eremuetarako nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea 2007-2013 aldirako Nafarroako nekazaritza garatzeko programaren esparruan.

  2. Ezarritako laguntzen araubidea hurrengo udalerriek osatzen duten lerrotik hegoalderako Nafarroako Foru Komunitateko edozein udalerri edo fazeriari aplikatuko zaio (hauek barne): Viana, Bargota, Armañanzas, Sansol, Los Arcos, Barbarin, Arroitz, Arellano, Deikaztelu, Aberin, Villatuerta, Mendigorria, Larraga, Tafalla, San...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR