59/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 137/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezarri dira, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza zehatz batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten. Halaber, nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eskatzen dituztenek ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak ezartzen ditu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu. Erregelamendu horren 4. artikuluan adierazten da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiek bete behar dituztela erregelamendu haren II. eranskinean aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta, 6. artikuluaren indarrez, estatukideek ezartzen dituzten nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak. Artikulu horretan berean ezartzen da nazio-agintari eskudunak nekazarien eskura jarriko duela zerrenda bat, kudeaketan bete beharreko legezko betekizunekin eta ingurumeneko eta nekazaritzako baldintza egokiekin.

Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduak, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen dituenak (MABetarako erregelamendu bakarra), 85.21 eta 103.27 artikuluetan dioenez, frogatzen bada nekazari batek, erauzteagatiko prima edo berregituraketa laguntzeko programen ondoriozko laguntza ordaindu eta ondoko hiru urteetako edozein unetan ez dituela bere ustiategian 1782/2003 Erregelamenduaren (EE) 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak betetzen, laguntzaren zenbatekoa, nekazariari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisioagatik bete ez bada, hein batean edo erabat murriztu edo ezereztuko dela, zein den hutsegitearen larritasuna, hedadura, iraupena eta errepikapena, eta nekazariak itzuli egin beharko du, bidezko bada, aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Batzordeak 2009ko azaroaren 30ean emandako 1122/2009 (EE) Erregelamenduak arauak ezartzen ditu Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez, eta Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzeko, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezarritako laguntza araubidearen baldintzei dagokienez. Orobat, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ez betetzeagatik murrizketak eta bazterketak erabakitzeko oinarriak ezartzen ditu.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR