595/2013 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, toki entitateei, erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2013. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak, 2013ko ekitaldirako ere luzatu denak, kreditu lerro batzuk ezarri ditu azken helburu gisa prebentzioa eta osasunaren sustapena duten jarduerak finantzatzeko.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dago ezarria. Arau horrek xedatzen duenez, diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko ditu, eta horiek argitaratu egin beharko dira, diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratu ahal izateko.

11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da toki entitateek eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek autolaguntza taldeak sortu eta abiarazteko berariazko ekintzak egitea, bai eta, herritarren partaidetza bultzatuz, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programak garatzen dituzten ekintzak ere, Osasun Departamentuak osasun politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen jarraibideekin bat, eta bereziki Osasun Planean eta Nafarroako Laneko Osasun Planean aipatzen diren helburuekin bat datozenak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. 2013. urtean prebentzioa eta osasuna sustatzeko programak, Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen jardueren osagarri direnak, egiteko diru-laguntzetarako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean biltzen diren oinarriekin bat.

  2. Guztira 1.767.024 euroko gastua baimentzea. Zenbateko hori 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako (2013ko ekitaldirako luzatuak) kontu-sail hauen zuzkidurari dagokio:

    –51110-511003-4819-311100, “Osasun programetarako laguntzak”: 336.470 euro.

    51000-500000-4609-311100, “Droga-mendekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntza”: 500.000 euro.

    51000-500000-4819-311100 “Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako”: 214.122 euro.

    –51200 510000 4819 313900 “GKEekiko hitzarmenak (HIESa)”: 200.938 euro.

    –51200 510000 4609 313900 “Prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako hitzarmenak”: 179.019 euro.

    –51200-510000-4819-313903 “Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenak”: 153.275 euro.

    –53000-520000-4819-313903 “Laneko lehentasunezko arriskuei buruzko proiektuak”: 183.200 euro.

  3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegora eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

    Iruñean, 2013ko martxoaren 5ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Cristina Ibarrola Guillén.

    ERANSKINA

    Toki entitateei, erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2013. urtean diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako

  5. Diru-laguntzaren xedea.

    Deialdi honen xedea da toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2013. urtean programak eta jarduerak egin daitezen prebentzioari, osasunaren sustapenari eta laneko arriskuen gaineko jarduketei buruz, esparru hauetan:

    –“Osasun programetarako laguntzak”: osasun arazoak dituzten pertsonentzat, arreta berezia emanez prestakuntzako eta/edo autolaguntzako programei.

    –“Droga-mendekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntza”: drogen kontsumoak dituen ondorioen prebentzio komunitariorako programak, udalerriek eta/edo mankomunitateek eginak.

    –“Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako”: drogen kontsumoak dituen ondorioen prebentzio komunitariorako programak, gobernuz kanpoko erakundeek eta antzekoek eginak.

    –“GKEekiko hitzarmenak (HIESa)”: GIB-HIESaren bidezko infekzioarekin lotutako programa komunitarioak.

    –“Prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako hitzarmenak”: taldeko eta komunitateko osasuna prebenitu eta sustatzeko beren eskualdeko zerbitzu eta baliabideen laguntzarekin egindako programetarako. Tabakoari buruzko programak hemen sartuko dira, baina ez droga-mendekotasunei aurrea hartzekoak eta HIESaren gainekoak, lehenago aipatutako kontu-sailen kargura finantzatuko dira eta.

    –“Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenak”: ijitoen gutxiengo etnikoarentzako osasun bitartekaritzako programetara bideratuak.

    –“Laneko lehentasunezko arriskuei buruzko proiektuak”. Ondoko proiektuak sartuko dira modalitate honetan: langileak ukitzen dituzten arrisku eta/edo kalteei buruzko jarduketa dutenak.

  6. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Ebazpen honen bidez ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak izaten ahalko dira toki entitateak, erakundeak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroetan inskribaturik badaude eta 2013an Nafarroan prebentzioa eta osasuna sustatzeko ekintza edo programak burutzen badituzte, Osasun Departamentuak zehazturiko lehentasunekin bat datozenak.

    Entitate publikoak ez diren eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen aldeko zorren ordainketak ere.

    Halaber, ezin dira egon Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan, diru-laguntzen onuradun izateko, ezarritako gainerako debeku-egoeretan.

    Aipatutako betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  7. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta laguntzen zenbatekoak.

    3.1.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

    –Jardueren, material suntsigarriaren eta entitate onuradunaren langileen gastuak, aurkezturiko proiektu edo programari lotuak badaude.

    –Funtzionamenduko gastu orokorrak, gehienez ere diruz lagundutako kantitatearen %25era bitarte.

    Salbuespenak:

    –HIESak jotako eta gutxiengo etnikoetako pertsonen harrerarako programetan, funtzionamendu gastuetarako ezarritako %25eko muga hori ez da kontuan hartuko.

    –”Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako” lerroaren konturako diru-laguntzak emateko ebazpenean zehaztuko da zenbat diru erabiltzen ahalko den alokairuak pagatzeko, elkarteek eta erakundeek diru-laguntzaren xedeko jarduera burutzeko lokal bat behar dutenean.

    3.1.2. Diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR