ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 17an hartua, “Ur horniduraren sarea handitzea industrialdearekin konektatzeko” izeneko proiektuaren lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko; sustatzailea Martzillako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martzillako Udalak 2015eko martxoaren 5eko Osoko Bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea interesdunek alegaziorik aurkeztu gabe bukatuta, Martzillako Udalak, 2015eko maiatzaren 14ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.

Martzillako Udalak eskatu du proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazteko, eta horretarako alegatu du ezinbestekoa dela obrak (ur horniduraren sarea handitzea herriko industrialdearekin konektatzeko, NA-6630 errepidearen paralelo doan hoditeriaren bidez) lehenbailehen egitea ur emari nahikoaren zuzkidura berehala bermatzeko. Izan ere, gaur hori eskatzen da industrialde horretan industria jarduera berriak ezarri direlako, eta horri esker industrialdeari lotutako zerbitzu eta azpiegiturak hobetuko dira, kontuan hartuta etorkizunean handitzea aurreikusten dela.

Nafarroako Gobernuak, Martzillako Udalak eman dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, dagokion txosten juridikoa ikusita, balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

  1. “Ur horniduraren sarea handitzea industrialdearekin konektatzeko” izeneko proiektuaren lanek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR