ERABAKIA, 2015eko apirilaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Plana, AR-01 Konpentsazio Batzordeak sustatua, udalez gaindiko plan sektorial deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroa 2012. Lehentasunezko jarduketa: Nafarroan etxebizitza babestua bultzatzeko plana” betetzeko, onetsi egin zen Cordovillako (Galar) eta Iruñeko udal mugapeetan etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzen zuen Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Cordovillako Jabeen Elkarteak sustaturik. Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2009ko martxoaren 27an.

Nafarroako Gobernuaren erabaki horren aurka, Galarko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua. 231/2009 zenbakiaz tramitatu zen eta 2011ko abenduaren 7ko epaiak ebatzi zuen. Horren epaitzan, honela xedatu zen: “baiesten dugu administrazioarekiko auzien errekurtso hau eta, horrenbestez, antolamendu juridikoaren aurkakoa izateagatik, baliogabetzen dugu Nafarroako Gobernuaren 2009ko otsailaren 23ko Erabakia, epai honen bigarren oinarri juridikoko C) eta E) idatz-zatietan azaldutako arrazoiengatik, kostuak alderdiei ezarri gabe”.

Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8an hartutako erabakiaren bidez, berriro paratu zen jendaurrean eta eman zitzaien entzunaldia ukitutako udalei, Ebroko Ur Konfederazioaren txostena aldez aurretik erantsita, baita Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.ter artikuluan zehaztutako zerrenda ere. Azkenik, Nafarroako Gobernuak erabakia hartu zuen 2012ko uztailaren 4an, aurkeztutako alegazioak ebatzi eta Cordovillako (Galar) eta Iruñeko udal mugapeetan etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzen duen Udalez gaindiko Plan Sektoriala tramitatzeko eta onesteko prozeduraren jarduketak eta tramiteak baliozkotzen dituena.

Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an hartutako erabakia, Udalez gaindiko Plan Sektoriala onesten duena, baliogabetzen duen aipatu epaiari, 2011ko abenduaren 7koari, kasazioko errekurtsoa aurkeztu zioten, epaian alegatzen ziren dokumentazioko alderdiak eta haiek ekartzeko epeak zirela eta. Auzitegi Gorenaren 2014ko azaroaren 4ko ebazpenaren bidez errekurtso hori ezetsi zen, eta, beraz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2011ko abenduaren 7an emandako epaia berretsi eta irmo bihurtu zen.

Kontuan hartu behar da, halaber, Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8an hartutako erabakiak, baliozkotzeko prozedurari hasiera ematen dionak, prozesuko hainbat gorabehera izan zituela, ondorioa izanik Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2012ko maiatzaren 11ko eta 2013ko uztailaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR