68/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Ohiko Planaren proposamena onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen du eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, eta Toki Inbertsioen Ohiko Plana onetsi baino lehen, Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko duela, informazio gisa eragina izan dezan inbertsioak planean sartzeko eskatu duten toki entitate interesdunentzat, eta, hartara, ezartzen du informazioko eta alegazioak aurkezteko epea ez dela hamabost egun baliodunetik beheitikoa ez hilabetetik goitikoa izanen.

Urtarrilaren 19ko 5/2009 Foru Dekretuak, aipatutako foru legea garatzeko erregelamendua onesten duenak, 42.2 artikuluan alegazioetarako hamabost egun balioduneko epea ezarri du.

Halaber, aipatutako foru legearen 15. artikuluak berak ezartzen du planean sartzen ahalko direla 9.1 artikuluan aipatzen den III. eranskineko A), B) eta C) lerroaldeetan zehazten diren kontzeptuengatik egin gogo diren obrak, haietako bakoitzaren kostuaren %90 bitarteko finantziazioarekin, artikulu haren 2. idatz-zatian eta Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako erreserbak egin ondotik. Gelditzen den gainerako %10a erreserban utziko da, Nafarroako Gobernuak plana onetsi arte, aurkezten diren alegazioak ebatzi eta gero.

Plana egin da urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako Hautapen eta Lehenespen Koefiziente (HLK) handiena kontuan hartuz, Toki Programazioko inbertsio bakoitzerako, 11.3 artikuluan ezarritako zehaztapenekin, eta Zeharbideen Urbanizazioetako inbertsioetarako. Haietako bakoitzari, dagokien ekarpena kalkulatzeko, aipatu foru legearen 12. artikuluan ezarritako araubide ekonomiko-finantzarioa aplikatuko zaio, betiere kontuan hartuz foru lege beraren Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako gehieneko ekarpen ekonomikoaren muga.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Foru agindu honetako 1. eranskinean agertzen den 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Ohiko Planaren proposamena onestea, urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 9.1 artikuluan aipatzen den III. eranskineko A), B) eta C) lerroaldeetan zehazten den kontzeptu bakoitzaren kostuaren %90ari buruzkoa, artikulu haren 2. idatz-zatian eta Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako erreserbak egin ondotik.

  2. Foru agindu honen 2. eranskinean agertzen den inbertsioen zerrenda onestea, aurreko lerroaldean ezarritako zenbatekoen gainerako %10ari dagozkion kopuruak biltzen baititu. Horiek erreserban utziko dira, Nafarroako Gobernuak Toki Inbertsioen 2009-2012 Eperako Ohiko Plana onetsi arte, aurkezten diren alegazioak ebatzi eta gero.

  3. 2009-2012 Eperako Inbertsioen Ohiko Planean sartzen ez diren inbertsioen zerrenda onestea, foru agindu honen 3. eranskinean agertzen dena, bakoitzak lortutako Hautapen eta Lehenespen Koefizientea (HLK) adierazita. Inbertsio horiek gauzatuko dira plana zabaltzen bada, urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

  4. Ezestea 4. eranskineko zerrendako eskaerak, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Ohiko Planaren xede ez diren inbertsioak direlako, hura arautzen duen foru legearen 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, edo berez plan zuzendarietako inbertsioak direlako, foru lege beraren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  5. Ez onartzea Badostaingo eta Estenozko kontzejuek 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Ohiko Planerako aurkeztutako eskaerak, urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 13. B) 1 artikuluan ezarritako epetik kanpo aurkeztu baitituzte, betiere 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen Hogeita Hirugarren Xedapen Gehigarriak emandako idazketaren arabera.

  6. Urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 15. artikuluan eta hura garatzen duen urtarrilaren 19ko 5/2009 Foru Dekretuaren 42.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, alegazioetarako 15 egun balioduneko epea izanen da, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hori guztia 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Ohiko Plana Nafarroako Gobernura igorri aitzin, hark onets dezan.

  7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko ekainaren 22an.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

  8. ERANSKINA

    2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren proposamena. Guztirako inbertsioak (BEZa barne) (Planari buruzko Legearen 9. artikuluan adierazitako kontzeptuen %90)A.-Plan zuzentzaileak.

    TOKI ENTITATEA

    OBRA

    INBERTSIOA

    1. 2009

    2. 2010

    3. 2011

    4. 2012

      ARAUB.

      URAREN GOI HORNIDURA

      Igantzi

      Erregulazio biltontzi berria Igantziko Bentetan

      211.468,00

      211.468,00

      Orokorra

      Sunbilla

      Mendaur konponbidea. Sunbillako adarra. 3. fasea

      1.065.807,00

      1.065.807,00

      Orokorra

      Bera

      Konponbide bateratua Lesaka-Bera. Berako jarduketak. 1. fasea.

      450.000,00

      450.000,00

      Orokorra

      Lesaka-Bera

      Konponbide bateratua Lesaka-Bera. Jarduketa komunak. 1. fasea.

      1.600.000,00

      1.600.000,00

      Berezia

      Donamaria

      Gazteluko hornidura

      105.000,00

      105.000,00

      Orokorra

      Narbarte-Legasa

      Zentraleko ganberako hargunea eta eroanbidea

      200.000,00

      200.000,00

      Orokorra

      Leitza

      Otemotz Txaragorriko errekako hargunea

      150.000,00

      150.000,00

      Orokorra

      Leitza

      Edateko ura tratatzeko estazioa (EUTE)

      700.000,00

      700.000,00

      Orokorra

      Baztan

      Elizondoko konponbidea (1. fasea)

      700.000,00

      700.000,00

      Orokorra

      Baztan

      Iruritako konponbidea (2. fasea)

      331.996,00

      331.996,00

      Orokorra

      Baztan

      Amaiurko biltontzi erregulatzailea

      170.000,00

      170.000,00

      Orokorra

      Urdazubi

      Baterako konponbidea (2. fasea)

      180.000,00

      180.000,00

      Orokorra

      Lekunberri-Larraun

      Ertzillako konponbidea. Edateko ura tratatzeko estazioa (EUTE)

      1.100.000,00

      1.100.000,00

      Orokorra

      Imotz

      Oskotz. Hargunea, ponpaketa eta biltontzi erregulatzaile berria

      250.000,00

      250.000,00

      Orokorra

      Ultzama-Odieta-Anue

      Baterako konponbidea (3. fasea)

      3.570.000,00

      3.570.000,00

      Orokorra

      Atetz

      Eritze-Egillorko inpultsioa eta biltontzi berria Eguillorren

      550.000,00

      550.000,00

      Orokorra

      Sakanako Mank.

      Urdalurko EUTEa handitzea, 4. iragazkia, eta obra osagarriak

      300.000,00

      300.000,00

      Orokorra

      Sakanako Mank.

      Urdalurko ur tratatuaren biltontzi orokorra

      1.200.000,00

      1.200.000,00

      Orokorra

      Sakanako Mank.

      Lakuntza-Arruazu-Uharte eroanbidea + adarrak

      1.200.000,00

      1.200.000,00

      Orokorra

      Iruñerriko Mank.

      Galarko eta Beriaingo biltontzi erregulatzaileak

      503.000,00

      503.000,00

      Orokorra

      Iruñerriko Mank.

      Otxobiko eta Biurrungo biltzontzi erregulatzaileak

      470.000,00

      470.000,00

      Orokorra

      Iruñerriko Mank.

      Barañaingo hornidura osagarria

      330.000,00

      330.000,00

      Orokorra

      Iruñerriko Mank.

      Tiebasko konponbidea (Muruzabalgo, Utergako eta Legardako hornidura)

      1.000.000,00

      1.000.000,00

      Orokorra

      Olaibar

      Uraren goi hornidura Iruñerriko Mankomunitatetik (1. fasea)

      645.373,00

      645.373,00

      Orokorra

      Esteribar

      Irureko eta Akerretako hornidura

      540.000,00

      540.000,00

      Berezia

      Goñi

      Goñiko hornidura, 3. fasea (Amunarritz)

      298.629,00

      298.629,00

      Berezia

      Girgillao

      Girgillaoko hornidura (2. fasea)

      675.383,00

      675.383,00

      Orokorra

      Txulapain

      Txulapaingo hornidura, 5. fasea (Osinaga eta Aristregi)

      650.000,00

      650.000,00

      Orokorra

      Garralda

      Iturriozko konponbidea. Garraldako hornidura eta Orbaitzeta-Orbarako eroanbidea berritzea

      440.000,00

      440.000,00

      Orokorra

      Erroibar

      Zilbetiko biltontzi erregulatzailea

      180.000,00

      180.000,00

      Orokorra

      Erroibar

      Ardaizko biltontzi erregulatzailea

      170.000,00

      170.000,00

      Orokorra

      Erroibar

      Biskarretako biltontzi erregulatzailea

      190.000,00

      190.000,00

      Orokorra

      Artzibar

      Harguneak eta eroanbideak hobetzea zenbait herritan

      200.000,00

      200.000,00

      Orokorra

      Arratozko Mankom.

      Espartza Zaraitzuko biltontzia

      180.000,00

      180.000,00

      Orokorra

      Galoze

      Izize-Galoze eroanbidea

      128.166,00

      128.166,00

      Berezia

      Itzalle

      Hargune berria (Martinsanzeko iturria)

      9.000,00

      9.000,00

      Orokorra

      Burgi

      Uraren goi hornidura Burgirako

      190.000,00

      190.000,00

      Orokorra

      Bidankoze

      Uraren goi horniduraren instalazioak hobetzea

      25.000,00

      25.000,00

      Orokorra

      Izaba-Erronkari-Urzainki-Garde

      Goi hornidura (4. fasea: iturbur. dauden eroanbideak konpontzea)

      650.000,00

      650.000,00

      Orokorra

      Urrotz-Untziti-Itzagaondoa-Lizoain

      Mendinueta konponbidea 3. fasea (EUTEa eta automatizazioa)

      750.000,00

      750.000,00

      Berezia

      Urrotz-Untziti-Itzagaondoa-Lizoain

      Mendinueta konponbidea 4. fasea (ponpaketak eta eroanbideak)

      1.568.208,00

      1.568.208,00

      Berezia

      Urrotz-Untziti-Itzagaondoa-Lizoain

      Iruritako konponbidea, 5. fasea (eroanbideak)

      1.431.792,00

      1.431.792,00

      Orokorra

      Agoitz-Urraulbeiti-Irunberri

      Irati konponbidea (5. fasea)

      600.000,00

      600.000,00

      Orokorra

      Urraulgoiti

      Elkoatzen hargunea eta eroanbidea berritzea

      135.000,00

      135.000,00

      Orokorra

      Zangozako Mank.

      EUTEa handitzea (2 iragazki)

      290.884,00

      290.884,00

      Orokorra

      Zangozako Mank.

      Adarra Gabarderalera

      620.000,00

      620.000,00

      Orokorra

      Zangozako Mank.

      Rocaforteko biltontzia 150 m3-koa

      180.000,00

      180.000,00

      Orokorra

      Jurramendiko Mank.

      Vianako eta Erriberako hornidura. 1. fasea: Andosillako bilt. eta eroanbideak

      2.148.298,00

      2.148.298,00

      Orokorra

      Jurramendiko Mank.

      Vianako eta Erriberako hornidura. 2. fasea

      2.300.000,00

      2.300.000,00

      Orokorra

      Jurramendiko Mank.

      Deikazteluko biltontzia

      710.000,00

      710.000,00

      Orokorra

      Gastiain

      Uraren goi hornidura

      45.000,00

      45.000,00

      Berezia

      Itzarbeibarko Mank.

      Teleagindua eta kontrola eguneratzea

      95.000,00

      95.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      EUTEko obra osagarriak eta Ziraukiko baltsa

      85.000,00

      85.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Zenbait herritako biltontziak hobetzea

      73.000,00

      73.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Berbintzanako biltontzia 750 m3-koa

      360.000,00

      360.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Hegoaldeko eroanbide orokorra hobetzea

      71.171,00

      71.171,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Mañeruko biltontzia iragazgaiztea

      95.000,00

      95.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Lerateko konponbidea. 1. fasea (Lerate eta Irurre)

      200.000,00

      200.000,00

      Orokorra

      Itzarbeibarko Mank.

      Gares-Obanos eroanbide banatzailea partez berritzea (Kanpotxetas kalea)

      135.000,00

      135.000,00

      Orokorra

      Mairagako Mank...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR