83/2010 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitatean epeen konputurako 2011. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7. artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 725/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 1325/2010 Ebazpenaren bidez, herrietako 2011ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezartzen dira.

Aipatu xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da epeen zenbaketarako 2011. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

    Nafarroako Foru Komunitatean epeen zenbaketarako 2011. urtean baliogabeak izanen dira egun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR