118/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako norgehiagokako araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztatu du, batez ere Nafarroako Kirol Jokoetan, parte hartzen duten kluben entrenatzaile eta laguntzaile askok ez dutela kirol arloko inolako titulaziorik, eta horrek ondorioa duela egiten den kirolaren kalitatean. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitateko Kirol Administrazioarentzat, gure arau juridikoetan babes berezia duen biztanle talde bat ukitzen baitu, hau da, adingabeak. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazioa emateko.

Era berean, maila desberdinetan kirol monitore edo entrenatzaileen, epaileen edo arbitroen prestakuntza sustatzea gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko bide zuzena da.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, ikusitako akatsak zuzentzeko eta kirol irakasketen kalitatea hobetzeko. Jarduketa horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan eta, bereziki, kirolean hasteko prestatzaileari dagokionez, kontuan hartuta zer lotura duen adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz.

  2. 25.000 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetzari eta Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  5. ERANSKINA

    Oinarriak

  6. Xedea eta iraunaldia.

  7. Kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, ikastaro horiek Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren Instituak, haiekin edo Nafarroako toki entitateekin batean, sustatuak izanik. Deialdi honen xede dira, halaber, Nafarroatik kanpoko beste kirol federazio batzuek kirol monitoreak edo entrenatzaileak prestatzeko sustatzen dituzten ikastaroetarako laguntzak.

  8. Deialdiaren baldintzak beterik, irakastaldia 2010eko azaroaren 4tik 2011ko urriaren 31ra bitarte bukatu duten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira.

  9. Helburua.

  10. Deialdi honetako laguntzak ondoren ageri diren prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak hein batean konpentsatzeko emanen dira:

    1. Kirol modalitateetan "kirolean hasteko prestatzailearen" titulua lortzeko ikastaroak, Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako kirol federazioekin eta/edo Nafarroako toki entitateekin elkarlanean sustatutakoak.

    2. Kasuan kasuko kirol modalitateko I., II. edo III. mailako kirol monitore edo entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek ECD/3310/2002 Aginduaren arabera sustatutakoak, baldin eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak edo ikastaroa egiten den autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek emandako ebazpenaren bidez baimendutakoak badira.

    3. Abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduaren arauditik kanpo, maila desberdinetako kirol monitore edo entrenatzaileentzako hasierako prestakuntzarako ikastaroak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako kirol federazioek sustatuak.

    4. Maila desberdinetako epaileen edo arbitroen titulaziorako ikastaroak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako kirol modalitateetako federazioek sustatuak.

  11. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren eremuan egindako kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak deialdi honetatik kanpo geldituko dira, irakaskuntza arautuak direlako, Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR