488/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, enpresei inbertsiorako emanen zaizkien laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari eskumen osoa ematen dio Nafarroan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin, haren antolaketarekin eta Estatuko diru, kreditu, banku eta aseguru alorretako politikarekin bat. Horrenbestez, Foru Komunitateak eta Administrazioak zilegi dute xede horretarako neurriak hartu eta jarduketak garatzea.

Nafarroako hainbat udalerrik jaso ditzakete eskualde xedeko laguntzak, Espainiako eskualdeko laguntzen mapa berriaren arabera. Europako Batzordeak 2007-2013 aldirako mapa hori baimendu zuen 2006ko abenduaren 20ko Erabakiaren bitartez.

Europako Batzordeak abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamendua onetsi zuen. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteari buruzko erregelamendu orokorra). Bertan sartzen dira inbertsiorako eta enplegurako eskualde mailako laguntzak eta enpresa txiki eta ertainen aldeko inbertsiorako eta enplegurako laguntzak.

Une egokia da enpresen inbertsiorako laguntzen araubide berria egiteko, bai eskualdeko laguntzen mapan dauden enpresentzat eta bai mapa horretatik kanpoko ETEentzat ere, 800/2008 (EE) Erregelamendu horren esparruan.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko ekainaren 1eko Erabakiaren bidez, laguntza horiek banakako ebaluazio araubidean banatzeko baimena eman zuen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da enpresei inbertsiorako emanen zaizkien laguntzen araubidea ezartzea, Batzordeak abuztuaren 6an emandako 800/2008 (EE) Erregelamenduaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra, aurrerantzean RGEC; 2008ko abuztuaren 9ko EEAO, 214 zk.).

      Eskualdeko laguntzen mapan sartutako udalerriak eta mapatik kanpo utzi direnak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

    2. artikulua. Onuradunak.

    3. Laguntza araubide honen onuradun izan daitezke Nafarroan kokaturiko enpresak, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzen badituzte.

    4. Enpresako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez zehaztuko da zein jarduerek jasotzen ahalko duten Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren diru-laguntza, horren eskumenen esparruan.

    5. Foru agindu honen ondorioetarako, RGEC erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoa izanen da ETEen definizioa.

    6. Europar Batasunak berariaz araututako sektore bateko enpresen kasuan, laguntza araubide hau aplikatzen ahalko da, bakar-bakarrik, arau haiekin bateragarria den kasuetan.

    7. Ezin dira laguntza hauen onuradun izan:

      -Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mendeko enpresak, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo badu aurretik.

      -Krisian dauden enpresak, RGEC erregelamenduaren 1.7 artikuluko definizioaren arabera.

    8. artikulua. Laguntzaren xede izan daitezkeen proiektuak.

    9. Nafarroan kokatutako aktibo material eta ez-materialetan inbertsioak egiteko proiektuek laguntzak lor ditzakete, honako zeregin hauetarako badira:

      1. Establezimendu berri bat sortzea.

      2. Establezimendu bat handitzea.

      3. Establezimendu baten ekoizpena dibertsifikatzea, produktu berriak gehituz.

      4. Establezimendu bateko ekoizpen prozesu orokorrean funtsezko aldaketa bat egitea.

      5. Establezimendu bati zuzenean lotutako aktibo finkoak eskuratzea, baldin eta establezimendua itxi egin bada, edo eskuratu ez balitz itxiko zatekeen establezimendu bat bada, eta aktiboen eskuratzailea inbertsore independente bat bada. Azken baldintza horretatik kanpo dago enpresa txiki bat jatorrizko jabearen edo jabeen familiaren alde edo enplegatu izandakoen alde eskualdatzea.

    10. Ordezte inbertsioek aurreko ataleko baldintzetakoren bat bete beharko dute laguntza jaso ahal izateko.

    11. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen kostuak.

    12. Diru-laguntza jaso dezaketen kostuak aktibo material eta ez-materialetan inbertitzekoak dira.

      "Aktibo materialak" lurrei, ekoizpenari loturiko eraikinei, instalazioei, makinei eta ekipoei dagozkienak dira.

      "Aktibo ez-materialak" teknologia eskualdatzekoak dira, patenteetarako eskubideak, lizentziak, know-how edo ezagutza tekniko patentatugabeak eskuratuz horretarako.

    13. Aktibo materialen kostuen zenbatekoa zehazterakoan ondokoa hartuko da kontuan:

      1. Leasing-aren bidez finantzatuta eskuratutako aktiboak diru-laguntzaren xede izan daitezke, baldin eta enpresak ondasuna erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa hartzen badu eta, gainera, eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik ordaintzen bada.

      2. Establezimendua handitzeko lekuz aldatu behar denean, diruz laguntzen ahal den gastutzat joko da lurretan eta eraikinetan egitekoa den inbertsioaren kostuaren eta lekuz aldatuko ez diren zaharren balioaren arteko aldea, desokupatutako ondasun higiezinak enpresarenak izan edo bertako bazkideenak izan.

        Tekniko independente batek eginen du balorazioa eta kasuan kasuko elkargo ofizialak ikus-onetsirik aurkeztuko da. Aktibo horiek laguntzak ordaindu baino lehen saldu badira, kendu beharreko dirua salerosketako eskritura publikoan agertzen den prezioa izanen da.

      3. Establezimendu bat eskuratuz gero, aktiboak hirugarrenei erostearen kostuak soilik hartuko dira kontuan, betiere eragiketa merkatuaren baldintzetan egiten bada eta aktibo horiek diru-laguntzarik jaso ez badute. Eskurapena hasiera bateko beste inbertsio batzuekin osatzen denean, kostu horiek eskuratzearen kostuei gehituko zaizkie.

      4. Enpresa handiek eskuratzen dituzten aktiboak berriak izanen dira, non ez den establezimendu bat eskuratzen.

      5. Logistikako jardueretan aritzen diren enpresen kasuan, garraiorako baliabideak eta ekipamenduak eskuratzeko gastua ez da diruz lagunduko.

      6. Ez da diru-laguntzarik emanen laguntzak eskatzen dituen enpresak berak bere ibilgeturako egiten dituen lanetarako.

    14. Aktibo ez-materialetan inbertitzearen kostu guztiak izaten ahalko dira diru-laguntzen xede, baldin eta enpresa onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Enpresa handien kasuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR