11/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Zangozako emisoreari (92.6 Mhz) dagokion frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko zerbitzuaren emakida Medipress, S.A.ri esleitzen diona behin betiko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 6an emandako 219/2007 Foru Aginduaren bidez, Zangozako emisoreari (92.6 Mhz) dagokion frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko zerbitzuaren emakida Medipress, S.A.ri esleitu zitzaion behin-behinekoz.

Medipress S.A.k azaroaren 10eko 336/1997 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak bete ditu, dekretu horren bidez frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko emisoreen emakidak arautu baitziren. Horrela, Estatuko Administrazioak proiektu teknikoa onetsi du eta instalazioei, ikuskatu ondoren, oniritzia eman die.

Horregatik, 336/1997 Foru Dekretuaren 5.6 artikuluan ezarritakoa betez, bidezkoa da emakidaren behin betiko esleipena egitea eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Zangozako emisoreari (92.6 Mhz) dagokion frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko zerbitzu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR