202/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, nekazaritza eta abeltzaintza alderdi ekonomikoan garatzeko asmoarekin, laguntza ekonomikoak eman nahi ditu kalitatezko nekazaritza produktuen merkaturatzea hobetzeko sustapen ekimenak bultzatzeko. Produktu horien artean daude nekazaritzako elikagaien artisautzan egindakoak.

Nekazaritzako elikagaien artisautza Nafarroan onartu eta araututa dagoen kategoria da, zehazki Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuan, uztailaren 29ko 298/1996 Foru Dekretuak eta azaroaren 5eko 318/2001 Foru Dekretuak aldatutako horretan.

Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresek beraiek izandako ekimenaren ildotik, Nafarroako Foru Komunitateak "Artisautzako Elikagaiak" izeneko marka sortu zuen 2000. urtean, eta horixe da, hain zuzen, dagokion erregistro ofizialean artisau-enpresa gisa izena emanda dauden enpresen nekazaritzako elikagaiek etiketan daramaten bereizgarria.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iritziz funtsezkoa da nekazaritzako elikagaien artisau-enpresa horiek diruz laguntzea, ekoizleek eta egileek nekazaritzako elikagaien ekoizpen mota honetan parte har dezaten sustatzeko eta produktu horiek merkatuan jartzeak dakarren kostu gehigarria finantzatzen laguntzeko, kontuan hartuta ezaugarri bereziak dituztela eta kalitate handikoak direla, eta ekoizpen eta prestaketarako arau zorrotzagoen menpe daudela, produktu hauen eskaintza gero eta handiagoa den eskaerara moldatze aldera.

Helburu horiek bat egiten dute Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan (2006an onetsia) ageri direnekin, bereziki "Eraldaketa, merkaturatzea, kalitatea eta segurtasuna" izeneko 2. ardatz estrategikoan ageri direnekin; izan ere, bertan "Nafarroako produktuetarako negozio perspektibak eta baldintzak sortzea" izeneko 2. helburu nagusia zehazten da, eta foru agindu honetan ezarritakoa barne hartzen duten jarduketa ildoak eta neurriak jasotzen dira.

Gainera, laguntza publikoak ahalik eta eraginkorrenak izatea ziurtatzeko, komeni da diru-laguntzak bideratzea, bereziki, legez eratuta dauden eta egoitza Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei.

Deialdi honetako laguntzak Europar Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluetan zehazki ezarritakoen artean daude. Erregelamendu hori nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 (EE) Erregelamendua aldatu du (2006ko L 358. AO, abenduaren 16koa).

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Arauen onespena.

Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko arauak onestea. Arauak foru agindu honen eranskinean jaso dira.

Lehen xedapen gehigarria. 2009ko laguntza deialdia.

  1. Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko 2009ko deialdia onestea.

  2. 2009an laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea foru agindu honek indarra hartzen duen egunean hasi, eta 30 egun natural iraganik amaituko da.

    Bigarren xedapen gehigarria. Aurrekontuko kredituak.

    Laguntza hauetarako 30.000 gastua onestea, 2009ko aurrekontu orokorretako "Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteentzako laguntzak" izeneko 721000 72210 4701 413102 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria. Aplikazio data.

    1857/2006 EE Erregelamenduan salbuespenerako aurreikusten den eskabidearen erregistro zenbakia Europar Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren web orrian argitaratzen denetik aurrera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR