379/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak martxoaren 6an emandako 75/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu hark Nafarroako Foru Komunitatean produktu fitosanitarioak erabiltzeko gaitasun txartela emateko prozedura arautu zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1994ko martxoaren 8ko Aginduak, irailaren 19ko PRE/2922/2005 Aginduak aldatu zuenak, ezartzen du pestizidekin tratamenduak egiteko gaitasun ikastaroen homologazioa arautzen duen araudia.

Urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuaren bitartez arautu ziren Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzioa eta funtzionamendua, Pestizida arriskutsuen mugimenduen Liburu Ofizialaren araudiaren aplikazioa eta Nafarroako Foru Komunitatean pestizidak erabiltzeko gaitasuna lortzeko ikastaroak eta txartela.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak martxoaren 6an emandako 75/2006 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela emateko prozedura administratiboa arautzen du. Foru agindu horren 8. artikuluaren 5. atalak ezartzen du txartelak hamar urteko indarraldia izanen duela nazio lurralde osoan, ematen den egunetik aurrera.

Aurrekoa hala izanik ere, foru agindu horretan ez da azaltzen txartela berritzeko prozedura. Horregatik bidezko da foru agindu hori aldatzea eta Nafarroan emandako txartelak berritzea arautuko duen artikulu berri bat eta berritzeko eskaera egiteko eredu bat eranskin gisa gehitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Artikulu bakarra.

8. bis artikulua gehitu da.

8. bis artikulua. Nafarroan emandako txartelak berritzea.

Produktu fitosanitarioak erabiltzeko gaitasun txartela berritzeko, interesdunak eginen du eskaera, VII. eranskineko ereduari jarraikiz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari zuzendua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan edo eskualdeko nekazaritza bulegoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan xedatutakoa ezertan galarazi gabe. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Berritu beharreko txartel jatorrizkoa.

-Eskubide tasen ordainketa-gutuna.

-NANaren fotokopia.

-Argazki bat, berriki egina.

Txartelaren berritzea haren indarraldia bukatu aurreko bi hilabeteetan eskatu beharko da.

Interesdunak txartela berritzeko betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak txartela emanen du, eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan sartu eta hilabeteko epean.

Maila kualifikatuko txartelaren titularren kasuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR