204/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legearen bidez jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzak arautu ziren. Ondoren, aipaturiko foru lege hori ekainaren 1eko 9/1998 Foru Legearen bidez aldatu zen.

Foru agindu honen helburua da diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzea. Orobat, foru lege horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzak emateko deialdia onetsiko da urtero.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. oinarria.-Xedea.

    Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren helburu estrategikoetako bat lurraldearen garapen orekatua da. Horretarako, beste neurri batzuen artean, diru-laguntzak ematen ditu Nafarroako toki entitateek edo berariaz eratutako sozietate publikoek jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan susta ditzaten.

    Jarduera ekonomikoetako herri mailako poligonoen definizioa, Jarduera Ekonomikoetako Poligonoak Herrietan Sustatzeko Laguntzei buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legearen 2. artikuluak ezarri du.

  2. oinarria.-Onuradunak.

    Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzak hartzen ahalko dituzte:

  3. Jarduera ekonomikoetako poligonoak sustatzen dituzten Nafarroako toki entitateek, hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Diru-laguntza eskaera aurkezteko epea bukatu baino lehenago, jarduera egin nahi den lurzorua industria nahiz zerbitzuetako erabilera duen hiri-lurzorua izatea indarra duen udal planeamenduan.

    2. Diru-laguntzako eskaera aurkezten den urteko urriaren 30a baino lehen poligonoaren sustapenak ukituriko lurrak tokian tokiko titulartasun publikokoak izanen direla bermatzea, lanak ezarritako epean gauzatu ahal izateko.

      Kanpoko azpiegituren eraikuntzak ukituriko lurren kasuan, ukipen bakarrak zortasunen ondoriozkoak badira, ez da beharrezkoa izanen lur horiek titulartasun publikokoak izatea, baina jabeek sinatutako ukipen baimenak ekarri beharko dira.

    3. Antolatu behar den azalera herrian dauden beharrekin eta egiazko eskaerekin bat etortzea eta lurzatietatik heldu den azalera garbia, hasiera batean, 20.000 m2-koa izatea gehienez.

      Azalera handiagoak ere onar daitezke, lurzatien benetako eskaerak horrela behar izanez gero. Halakoetan, lurzatien gehieneko azalera garbia honakoa izanen da: enpresek guztira eskatzen duten azalera gehi 14.000 m².

    4. Benetako lurzati-eskaera izatea, eskatzaileek jarritako bermeen bidez behar bezala justifikatua, hain zuzen ere, sustapen osotik ateratzen diren lurzatien azalera garbiaren %30 hasieratik okupatzeko adinakoa.

    5. Toki entitateak jarduketatik heldu diren lurzatiak saltzeko konpromisoa hartzea, betiere kostuaren zenbatekoa baino txikiago izanen ez den prezioan, jasotako diru-laguntzak eta aurreikusitako zerga-onurak kenduta.

    6. Toki Administrazioko Departamentuak txosten bidez azaltzea toki entitateak poligonoa sustatzearen ondorioz heldu diren betebeharrei aurre egiteko ahalmen ekonomiko nahikoa baduela.

  4. Sendoturik dauden ekimen publikoko industrialdeen urbanizazioan eta azpiegituretan atzematen diren akats edo gabeziak konpontzeko urbanizazio proiektu eta obrak sustatzen dituzten toki entitateek.

    Horren ondorioetarako, ekimen publikoko sendoturiko poligonoak izanen dira, administrazioak sustaturik, lurzatien azalera osoaren %50, gutxienez, industriek edo bestelako jarduera ekonomikoek okupatuta dutenak. Halaber, beharrezkoa izanen da poligonoa egin zenetik gutxienez hamabost urte iragan izana eta egin beharreko inbertsioak 300.000 eurotik gorakoak izatea.

    Sustapen horien ezaugarri bereziak direla-eta, 1. puntuaren a), b) eta f) baldintzak eskatuko dira.

    Bestalde, e) baldintza aplikatuko da saltzeko lurzatirik baldin badago, eta sendoturiko lurzatien kasuan, toki entitateak kontribuzio berezi bat ezarriko du eta, hartan, zerga oinarria hauxe izanen da: toki entitateak bere gain hartzen dituen kostuen %90, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 112. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  5. NASUINSA-Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. sozietate publikoa diru-laguntza hauen onuraduna izaten ahalko da, otsailaren 27ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR