614/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak 146. artikulutik 158ra bitarte sortu eta egituratu zuen Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga, eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatu zuen 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina zerga hori eskatuko zela. Maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak, zerga berri horren tarifak onetsi zituen, baita horiek ezartzeko jarraibidea ere.

Hori guztiagatik eta arestion aipatu 7/1996 Foru Legearen azken xedapenean ezarritako baimena erabiliz, Foru Dekretu honen bidez aipatu zerga horren aplikazioa errazteko arauak eman dira, zerga hori ordainarazteko jardunbidea eta, orobat, sujetu pasiboen obligazio material eta formalak erregulatu dira.

Horrenbertzez, Toki Araubideko Foru Batzordearen aurretiko txostenaz, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko azaroaren hamaikan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa. Eraketa eta edukia.

  2. Udalek kudeatuko dute Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga beren esku duten Erregistroaren arabera. Erregistro hori urtero prestatuko du Ekonomi eta Ogasun Departamentuak udalerri bakoitzeko eta horretan sartuko dira jarduera ekonomikoak burutzen dituzten sujetu pasibo guztiak biltzen dituzten zentsuak; sujetu pasibo horiek taldekaturik egonen dira kuota motaren arabera, hots kuota nazionala, lurraldekoa edo udalerrikoa, zergaren araberako kuotagatik eta sekzio, dibisio, talde, multzo, epigrafe eta azpiepigrafeen arabera sailkaturik.

    Urte bakoitzari dagokion Erregistroa aurreko urteko abenduaren 31n itxiko da eta aipatu urte horretan izandako alta, aldaketa eta bajak bilduko ditu, baita urtarrilaren 31 arte aurkeztutako aitorpenen ondoriozkoak ere, urtarrilaren 1aren aurreko egintzei dagozkienak badira behinik behin.

  3. Sujetu pasibo eta jarduera bakoitzeko Erregistroan honako hau agertuko da:

    1. Sujetu pasiboaren identifikazio datuak: pertsona fisikoak badira, identifikazio fiskalaren zenbakia eta deiturak eta izena; pertsona juridikoak badira, identifikazio fiskalaren kodea, sozietatearen izen osoa, baita anagrama ere, balego, eta jaraunspen banatugabe, ondasun komunitate edo bertze entitateen izena, izate juridikorik gabe, unitate ekonomikoa edo ezargarritzat jo daitekeen ondare bereizia eratzen badute.

    2. Jardueraren helbidea eta sujetu pasiboaren helbide fiskala.

    3. Jardueraren izena, multzoa eta jarduera horri dagokion epigrafea edo azpiepigrafea, tributu elementu behar bezala kuantifikatuak, jarduera hori egiteko erabiltzen diren lokalek katastroan duten erreferentzia eta Zergaren tarifak eta jarraibidea ezartzetik ateratako kuota.

    4. Eskatu edo emandako salbuespena edo ezar daitekeen bertzelako zerga mozkin oro.

    5. Horrez gain, sujetu pasiboak Udalerri berean kokatutako lokal gehiago badu eta horietan jarduera zuzenean burutzen ez badu, lokal horiek Zergaren Jarraibidearen 14. arauko 1. zenbakiaren G letrako h) letrak aipatuak izanik, lokal horiek Erregistroan sarturik egonen dira datu hauekin: katastroaren erreferentzia, azalera, egoera eta Zergaren Tarifak aplikatzearen ondoriozko kuota.

    6. Udaleko kuotak badira eta sujetu pasiboak udalerri batean, bakarrik jarduteko zuzenean erabili gabeko lokalak baditu, lokal horiek Zergaren Jarraibearen 14. arauko 1. zenbakiaren G letrako h) letrak aipatuak izanik, lokal horiek aipatu udalerriaren Erregistroan sarturik egonen dira datu hauekin: sujetu pasiboaren identifikazio datuak, sozietatearen helbidea, zein jarduera burutzen den eta lokalak katastroan duen erreferentzia, azalera, egoera eta kuota. Hori hala bada, Erregistroan argi utziko da azalera izeneko tributu elementuaz soilik osatutako kuotak direla.

  4. Halaber, Erregistroan sartuko dira sujetu pasiboak, behar den udalerrian helbide fiskalik izan gabe lurraldeko kuotak edo kuota nazionalak ordaintzen dituztela, beti ere udalerri horretan jarduerari atxikitako lokalak badituzte; argi adierazi beharko da zergadun horiek ez daudela beharturik aipatu udalerri horretan zergak ordaintzera.

  5. artikulua. Erregistroa jendaurrean jartzea.

    Behin Erregistroa prestatu ondoren, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak udalei igorriko die urte bakoitzeko martxoaren 15a baino lehenago.

    Erregistroa jendearendako ikusgai jarriko da zergaren ordainarazpena egitea dagokien udaletan, apirilaren 1etik 15era bitarte, biak barne.

    Erregistroa jendearendako ikusgai dela jakinarazteko, udalek iragarkiak jarri beharko dituzte Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta 10.000 biztanlez goitiko herrietan baita Foru Komunitatean hedapenik handiena duten egunkarietako batean ere.

  6. artikulua. Erregistroaren edukiaren kontrako errekurtsoak.

  7. Sujetu pasiboa Erregistroan sartzea edo handik kentzea, baita Foru Dekretu honen 1. artikuluko 2. zenbakian aipatzen diren datuetako baten bat aldatzea ere, d) letran aipatutakoak izan ezik, egintza administratiboak dira eta horien kontra errekurtso arrunta jar daiteke Nafarroako Gobernuan, Erregistroa jendaurrean egoteko epea bukatzen den biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

    Erregistroa argitara emateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR