238/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Aseguru Sarien gaineko Zergaren urteko laburpenaren aitorpenari dagokion 480 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko oraingo Hitzarmen Ekonomikoaren 31. artikuluak xedatzen du Aseguru Sarien gaineko Zergaren ordainarazpena zein kasutan egonen den Foru Komunitatearen esku.

Bestalde, aipatu Zerga erregulatzen duen araudiak ezartzen du ezen, subjektu pasiboak beharturik egonen direla Zergaren urteroko aitorpenaren laburpen bat aurkeztera, epe jakin batzuetan eta ezartzen diren betebehar eta baldintzak betez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenengo.-480 ereduaren onespena.

Aseguru Sarien gaineko Zergaren urteko laburpenaren aitorpenari dagokion 480 eredua onestea. Eredu hori, Foru Agindu honen eranskinean datorrena, bi orrikoa da: bata Administrazioarentzat da, eta bestea subjektu pasiboarentzat.

Bigarren.-480 eredua aurkeztera behartutako subjektu pasiboak.

480 eredua aurkeztu beharko dute zergak kargaturiko eragiketak burutu dituzten aseguru entitateek eta, zergadunaren ordezko gisa, Europako Ekonomi Esparruko kide den beste Estatu batean helbidea duten eta Espainian zerbitzu emate libreko araubidean jardun duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR