1252/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 'Sarrigurengo Ekohiria' Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala 3-A eta 3-B unitate morfologikoetako lerrokaduretan eta sotoen okupazioan aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 24an eman zuen 826/2002 Foru Aginduaren bitartez, behin-behinekoz onetsi zen izenburuko espŠdientea.

Foru Agindu hori 2002ko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (73. zk.) argitaratu zen eta hilabete batean paratu zen jendaurrean, alegaziorik batere jaso gabe.

Hori horrela, eta ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

  1. "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala 3-A eta 3-B unitate morfologikoetako lerrokaduretan eta sotoen okupazioan aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, behin betikoz onestea.

  2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraituz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR