24/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2009. urterako Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol taldeei eta kirol talde filialei diru-laguntzak emateko deialdiko oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Bertan aipatzen diren kirol politikaren helburuen artean, aipatzekoak dira Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea eta kirol alorrean administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko edo pribatuen artean koordinazioa eta elkarlana bultzatzea. Kirola laguntzak eta diru-laguntzak emanez ere sustatu nahi da.

Kontuan hartuta Nafarroan kirol ikuskizun garrantzitsuak antolatzea, gizartearen eta kirolaren ikuspegitik, haien eta haietako partaideen ezaugarri bereziak direla medio, baliabide bat dela kirola sustatu eta bultzatzeko eta, askotan, oinarrizko kirolarientzat eta oro har kirola egiten duten pertsonentzat pizgarri dela.

Gobernuak, 2008ko azaroaren 17ko Erabakiaren bidez, onespena eman zion deialdi honetako laguntza eskabideak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2009. urterako Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol taldeei eta kirol talde filialei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

  2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskabideak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Baremo hori foru agindu honen 2. eranskinean ageri da.

  3. 200.000 (berrehun mila) euroko gastua baimentzea, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza" izeneko 940002-95120-4819-336108 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta beronen eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  6. ERANSKINA

    Oinarriak

  7. Xedea.

  8. Foru agindu honen xedea da 2009rako Nafarroako Foru Komunitatean kirol taldeei eta kirol talde filialei kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, betiere ere eranskin honetan ezartzen diren betebeharrak beterik.

  9. Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen dutelako.

  10. Helburuak.

  11. Aurreko oinarriak aipatu diru-laguntzak Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzearen ondorioz sortutako gastuak hein batean laguntzeko izango dira soil-soilik. Diru-laguntza zein jardueratarako eskatzen den, horrixe egotziko zaizkio zuzenean gastu horiek. Ez da zilegi izanen diru-laguntzak material inbentariagarria erosteko erabiltzea.

  12. Diru-laguntza hauen onuradunen eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren arteko lankidetza hitzarmenak egiten ahalko dira, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eginkizunak sustatu eta, garrantzitsuak izateagatik edo entitate bakar batek ekitaldi batzuk antolatzeagatik, Institutuak interesgarritzat jotzen dituen jarduerak egiten laguntzeko.

  13. Hartzaileak.

  14. Diru-laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte 2009an Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzen dituzten Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol taldeek eta talde filialek, Nafarroako Kirol Elkarteen Erregistroan inskribaturik baldin badaude.

    Nolanahi ere, deialdi honetan sartuko dira halaber 2008ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindako kirol ekitaldi eta ikuskizunetarako epean eta moduan aurkeztu ziren laguntza eskabideak, urte hartako deialdian, martxoaren 18ko 111/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan, jaso ez zirenak.

    Antolamenduaz zenbait kirol elkarte arduratzen badira, haietako batek eginen du eskabidea, besteen ordezkari.

  15. Kirol taldeek eta kirol talde filialek bere gain hartu, kudeatu eta zuzenean antolatu beharko dituzte diruz lagunduak izatea nahi duten kirol ekitaldi eta ikuskizunak.

  16. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira bestelako deialdi batzuetan edo zehatzagoetan sartzen diren ekitaldi eta ikuskizunak. Halaber kanpo geratzen dira Nafarroako Kirol Jokoetan kadete eta haur kategorietan sartuak diren modalitate eta espezialitateak, eta beheragoko kategorietarako ekintza guztiak.

  17. Laguntzaren zenbatekoa.

  18. Laguntzen zenbatekoak deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko dira.

  19. Diru-laguntzak ez dira inola ere Nafarroan kirol ikuskizuna egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahal, eta, horrela behar izanez gero, murriztu eginen da haren zenbatekoa.

  20. Dokumentazioa.

  21. Diru-laguntzetarako eskabideak Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen inprimaki batean aurkeztu behar dira.

  22. Diru-laguntzetarako eskabideak Nafarroako Kirolaren Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bideren bitartez. Aurkezteko epea programaturiko kirol ekitaldi edo ikuskizuna hasi baino 15 egun natural lehenago bukatuko da.

    Nafarroako Kirolaren Institutuak ofizioz eskatzen ahalko du kasuan kasuko hitzarmena izenpetu dadila interesgarritzat jotzen diren kirol jarduerak egiteko. Hitzarmenetan agiriak aurkezteko epeak eta ekitaldiak egiteko baldintzak zehaztuko dira.

    Foru agindu hau argitaratu baino lehen aurkeztutako diru-laguntzaren eskabideei hemen ezarritako administrazio prozedura aplikatuko zaie.

  23. Behin jarduera eginda, kirol ekitaldi edo ikuskizuna bukatu ondoren 2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR