158/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011. urtean ehiza antolatzeko planak egiteko diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean, ehiza antolatzeko plana ehiza kudeatzeko oinarrizko antolamendurako agiri nagusi gisa finkatu zen. Hala, 2. artikuluan, ehizaren aprobetxamendu antolatuari buruzkoan, ageri da ehizan aritzea zilegi izanen dela soil-soilik indarra duen ehiza antolatzeko plana duten ehiza barrutietan edo ehiza kontrolatuko eremuetan.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 35. artikuluaren arabera, ehiza barrutia kudeatzeko ardura duenak egin eta tramitatu behar du ehiza antolatzeko plana, foru lege horren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahal dituela ehiza antolatzeko planak egiteko eta haietan ezarritako neurriak garatzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2011. urtean ehiza antolatzeko planak egiteko diru-laguntzen deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

  3. 120.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Elkarte eta partikularrentzako laguntzak, biodibertsitatea zaintzeko" izeneko 740002 74200 7800 456300 kontu-sailaren kargura.

  4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarri bezala.

    Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 20an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    ERANSKINAREN KODEA IZENA
    * STNO11048 2011. urtean ehiza antolatzeko planak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak
    ERANSKINA

    Ehiza barrutiak kudeatzeko ardura dutenek 2011. urtean ehiza antolatzeko planak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

    Lehenengoa.-Xedea, helburua eta diruz laguntzen ahal diren jarduketak.

  6. Oinarri hauen helburua da ehiza barrutiak kudeatzeko ardura dutenek ehiza antolatzeko planak egitean izaten dituzten gastuen zati bat ordaintzeko diru-laguntzak kudeatu, eman eta ordaintzeko prozedura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR