Josteta jarduerek, motoek, ziklomotoreek eta gisakoek ateratzen dituzten asots eta dardarien kontrako hiriko ingurumenaren udal ordenantzaren behin betiko onespena

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Tuterako Udalak, 2002ko otsailaren 28an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen josteta jarduerek, motoek, ziklomotoreek eta gisakoek ateratzen dituzten asots eta dardarien kontrako hiriko ingurumenaren udal ordenantza.

Aipatu ordenantzaren hasierako onespenari eta hura ikusgai jartzeari buruzko iragarkia 2002ko apirilaren 17ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean eman zen argitara. Jendaurreko erakusketarako epea iragan denez inolako erreklamazio, erreparo nahiz oharpenik aurkeztu gabe, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 49.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geratu da eta haren testu osoa argitaratu behar da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera, Tuterako Udalaren Osoko Bilkurak 2002ko otsailaren 28an erabaki zuen bezala.

Tuteran, bi mila eta biko azaroaren hogeian. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

JOSTETA JARDUEREK, MOTOEK, ZIKLOMOTOREEK ETA GISAKOEK ATERATZEN DITUZTEN ASOTS ETA DARDARIEN KONTRAKO HIRIKO INGURUMENAREN UDAL ORDENANTZA

  1. KAPITUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburua.

      1.1. Ordenantza honen helburua da udal jarduera araupetzea Tuterako udalerrian, josteta jarduerek, motoek, ziklomotoreek eta gisakoek ateratzen dituzten asots eta dardariek egiten dituzten erasoak direla-eta ingurumena babestearen arloan.

      1.2. Ordenantza honen xedeetarako, asots eta dardariak energia moduengatik atmosfera kutsatzen duten elementuen artean daudela ulertuko da.

    2. artikulua. Udalaren eskumenak.

      2.1. Ondokoek arautu dituzte eskumen horiek: martxoaren 13ko 2&1989 Foru Legea, abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatu zuen hura eta Asots edo dardariak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen 135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa; izan ere Dekretu horretako 2. artikuluko 2 eta 3. idatz-zatietan xedatu zuen 10.000 biztanle baino gehiagoko udalek, dauzkaten beharren arabera, asots eta dardariei buruzko udal ordenantzak tramitatuko dituztela, hain zuzen ere foru dekretuan ematen diren irizpide eta mailen arabera. Ordenantza horietan, foru dekretuak jaso ez zituen alderdi batzuk, kasuan kasuko lekuaren araberakoak, araupetzen ahalko ziren.

      2.2. Udalari dagokio ordenantza hau betetzearen gaineko kontrola egitea, behar diren aurreneurriak eta neurri zuzentzaileak edo/eta konpontzaileak hartzea, mugak ezartzea, behar diren ikuskapen guztiak bideratzea eta agindutakoa bete ezean kasuan kasu behar diren zehapenak aplikatzea.

    3. artikulua. Arau-eremua.

      3.1. Ordenantza hau ezinbestez bete beharko da funtzionatzen, lanean edo erabiltzen ari diren josteta jarduera guztietan, baldin eta asots edo/eta dardariak sortzen badituzte.

      3.2. Ordenantza honen betetzea eskatuko da eta aplikatu eginen da era honetako jardueretarako tramitatzen diren udal lizentzia eta baimenetarako espediente guztietan, Tuterako Hiri Antolamenduari buruzko Plan Orokorreko erabilera-arauen arabera; halaber, ordenantza honek indarra hartzen duenetik aurrera proiektatzen diren zabalpen edo/eta berrikuntza lan guztietan aplikatu beharko da, eta bereziki, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta jarduera horiek kontrolatzeko erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuan eta haiekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz.

      3.3. Halaber, ordenantza honetan ezarritakoen menpe geratuko dira eraikuntza osatzen duten eraikuntza-elementu guztiak, haien inguruan sortzen diren asots eta dardarien transmisioa errazten edo zailtzen duten neurrian.

      3.4. Halaber, asots iturri gogaikarritzat joko dira lokalean egon eta baimendutako mugak gainditzen dituzten soinu-presioko mailak sortzen dituzten aparatu guztiak.

      3.5. Ordenantza indarrean sartzen denetik aurrera baimentzen diren jarduera, instalazio eta obretarako nahitaez eta zuzenean bete beharrekoak dira bertan ezarritako agindu guztiak.

      3.6. Ordenantza honek indarra hartu aurretik baimendutako jarduera, instalazio eta obretan ezarritako arauen egokitzea xedapen iragankorretan ezarritakoaren arabera egin beharko da.

  2. KAPITULUA

    Definizioak

    1. artikulua. Soinu-presioko eta isolamenduko mailak neurtzeko parametroak.

      4.1. Minutu bati dagokion soinu-maila (LíÕeq~ 1 min.).

      Soinu egonkor batek minutu batez eta leku jakin batean sortzen duen presioaren maila da; A ponderazioarekin, neurketaren xede den denboraren arabera aldatzen den soinuaren soinu-energia bera dauka.

      4.2. Barneko gehieneko soinu-maila (LíÕmax~).

      Gehieneko soinu-presioaren maila da, dBA-tan neurtua "fast" (azkar) posizioan jarritako sonometro batekin; sonometroa inpultsio-soinuak eta musika-ekipoen emisioak neurtzeko erabiltzen da.

      4.3. Aire isolamendu akustiko gordina (D).

      Asotsa sortzen duen jardueraren barneko soinu-mailen arteko diferentzia da, soinu arrosa eta ukitutako esparru, lokal edo etxebizitzakoa erabiliz; dBA-tan neurtzen da. Balore hau baliagarria izateko, fondoko asotsak ukitutako esparru, lokal edo etxebizitzako barneko soinua baino 9 dBA txikiagoa izan beharko du. Diferentzia hori lortzerik ez badago, 2. taulan adierazitako zuzenketa aplikatuko da; ez dira baliozkoak izanen barneko soinu-mailen eta fondoko asots-mailen arteko 3 dBA baino gutxiagoko diferentziak.

    2. artikulua. Soinu-mailak.

      5.1. Kanpoko soinu maila (K.S.M.).

      dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, jarduera batetik (iturria) datorrena eta ondoko guneetan neurtua:

      1. Asotsa sortzen duen jardueraren jabetzaren mugan, muga horretatik bi metrora neurtua, lurretik 1,2 metrotara.

      2. Ukitutako jabetzaren mugan (lorategia, terraza, patioa edo antzekoa), muga horretatik bi metrora neurtua, lurretik 1,2 metrotara.

      3. Ukitutako eraikinaren kanpoko aldean, kasuaren arabera muga horretatik 0,5-1 metrora neurtua, lurretik 1,2 metrotara.

      5.2. Barneko soinu-maila (B.S.N.).

      dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, jarduera batetik (iturria) datorrena eta eraikin hartzailearen barruan neurturik, hormetatik metro bateko altuerarik behetik neurtuta eta zorutik 1,2 eta 1,5 metro bitarteko altueran neurturik. Neurketa ateak eta leihoak itxita eginen da.

      5.3. Fondoko asotsaren soinu-maila (F.A.S.M.).

      dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, ikuskapenaren xede den asotsik ez dagoenean.

      5.4. Areto igorlean sortutako maila (LíÕ1~).

      D isolamendu gordina neurtzeko frogetan dBA-tan neurturiko soinu-presioaren maila da, asots arrosa erabiliz.

      5.5. Areto hartzailean jasotako maila (LíÕ2~).

      dBA-tan neurturiko soinu-presioa, D isolamendu gordina neurtzeko frogetan, areto hartzailean, asots arrosa erabiliz.

      5.6. Dardariak. Hartzeko gehieneko maila onargarria.

      LA-tan adierazitako balorea, ondoko erlazioaren arabera definitua:

      LA = 20.log A/AíÕ0~. Hona azalpena:

      A = azelerazioaren balore eraginkorra, zortziko bakoitzeko heren batean neurtua m/s2-tan.

      AíÕ0~ = erreferentziako balorea m/s2-tan, zortziko herenetako frekuentzia zentral ezberdinetan, Hz bat eta 80 Hz bitartean.

      AíÕ0~ = 2.10E _ 5.fE _ 1/2, (1

      AíÕ0~ = 10E-5, (4

      AíÕ0~ = 0.125.10E-5.f, (8

      LA 55, LA 60, LA 65 eta LA 70 parametroen baloreak era grafikoan adierazten dira ekainaren 8ko 135/89 Foru Dekretuko eranskinean, hain zuzen ere ordenantza honetako V. eranskineko 1. irudian.

    3. artikulua. Ordutegiak.

      Ordenantza honen ondorioetarako, egunak bi aldi ditu: eguneko ordutegia eta gaueko ordutegia.

      Horietako lehenbizikoak 8:00etatik 22:00etara bitarteko aldia hartzen du; bigarrenak, ordea, 22:00etatik 8:00etara bitarteko aldia hartzen du.

      Igorritako edo transmititutako asots eta dardariak egunekoak nahiz gauekoak izanen dira, zein alditan gertatzen diren.

    4. artikulua. Beste definizio batzuk.

      7.1. Soinu puruak (S.P.).

      Soinu puruak _hau da, tonalitate markatua dutenak_ daudela esanen dugu soinu puruak daukan zortziko bandaren soinu-maila baliokideak 5 dBA-tan baino gutxiago gainditzen dituenean aldamenetako zortziko bandetako soinu-mailak.

      7.2. Inpultsio-soinuak (I.S.).

      Denboran zehar oso azkar hazten diren soinuak.

      Ordenantza honetan zehazturiko definizioez gainera, "Eraikinetako Baldintza Akustikoak" NBE-CA-88 Eraikinei buruzko Oinarrizko Arauan ezarritako definizio akustikoak, oharpenak eta unitateak eta haren ondoren ezar daitezkeen gainerako aldaketak erabiliko ditugu.

  3. KAPITULUA

    Neurtzeko unitate eta parametroak

    1. artikulua. Neurketak.

    8.1. Asotsak.

    8.1.1. Neurtzeko unitatea.

    Soinu presioaren maila dezibeliotan neurtu eta adieraziko da; dezibelio horiek ponderazio kurba normalizatuaren arabera zuzenduko dira, (A), dB(A) motako erreferentzia erabiliz.

    Gune jakin batean dagoen soinu-mailaren parametro adierazgarritzat erabiliko da gune horretan dBA-tan neurturiko soinu baliokidea (Leq), betiere ordenantza honetan ezarritakoen arabera zuzenduta.

    8.1.2. Bitartekoak.

    1. Zehaztasuna. Isolamendu akustikoa eta dardarien maila neurtzeko erabiltzen diren sonometroen zehaztasun maila UNE 20464, 1. mota eta CEI-651-79, 1. mota arauan ezarritakoa izanen da.

    2. Egiaztatzea. Neurketa akustiko baten hasieran eta bukaeran, sonometroaren egiaztatzea eginen da, horretarako egokia den soinu kalibragailu bat erabiliz. Hori neurketari buruzko txostenean jasoko da, eta haren serie zenbakia, modeloa eta marka ere jasoko dira.

      8.1.3. Prozesua.

    3. Estazioan jartzea. Neurketa-ekipoaren estazioan jartzea ordenantza honetako II. eranskineko I.1 atalean ezarritako baldintzen arabera eginen da.

    4. Neurketa akustikoaren ezaugarriak. Neurketa akustikoaren ezaugarriak ordenantza honetako II. eranskineko I.2 atalean ezarritako baldintzak beteko ditu, denboran zehar asotsak dauzkan aldaketen arabera.

    5. Fondoko asotsa. Fondoko asotsa ordenantza honetako II. eranskineko I.3 atalean ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

      8.2. Dardariak.

      8.2.1. Dardarien maila.

    6. Dardarien maila nola zehaztu. Dardarien maila ISO-2631-2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR