53/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, desjabetze jarduketa batzuen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena hilabete batez.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
Nafarroako Gobernuak 1998ko uztailean hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen "Mendillorriko (Eguesibar) eta Iruñeko bizitegi eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala, eta haren onura publikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra deklaratu zen, desjabetzearen ondorioetarako. Presako desjabetzea ere deklaratu zen, legezko ondorioetarako, eta jarduteko, desjabetzearen sistema aukeratu zen.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 45.4 artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuak, udalez gaindiko plan sektorialei behin betiko onespena ematen dienean, haien onura publikoa edo interes soziala erabaki dezake, baita presakotzat jo ere, desjabetzearen ondorioetarako.
Plan horren onura publikoa, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra eta desjabetzearen presako deklarazioa 1998ko uztailaren 6an behin betikoz onetsitako Plan Sektorialean ezarri ziren.
Finka hori desjabetzeko tramitean Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren apirilaren 30eko 64/2003 Foru Agindua eman zen, eta ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioa jendaurrean jarri zen. Zerrendan aldaketa bat egin da, lurzatiaren jabetzaren titulartasunean, jabe bat hil delako eta, horregatik, zerrenda hura foru agindu honen bidez onesten denarekin ordezten da.
Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko estatuko araudian araututako prozedurari jarraikiz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondokoetan araututakoari segituz, bidezkoa da jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, desjabetzeko prozedurari hasiera emateko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
-
Hirigintzako desjabetzearen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean. Epe horretan edonork egin ditzake egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta idatziz ekarri argitaratutako zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, interesdunek dokumentuak aztergai izanen dituzte Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 1.a, Iruña).
-
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba