170/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko 2010-2013 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortu eta haren kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak azaroaren 8an emandako 339/2010 Foru Aginduaren bidez, Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko 2010-2013 Plan Integrala onetsi zen.

Foru agindu horretan aurreikusten da Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko Plan Integralaren jarraipen eta ebaluaziorako batzorde tekniko bat sortzea, planean ezarritako jarduketak ebaluatu eta betetzeko. Batzorde horren eginkizunak eta kideak ere zehaztu ziren.

Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak proposatu du Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kideak izendatzea, aipatutako foru aginduan adierazitakoari jarraikiz.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko 2010-2013 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortzea, planaren aplikazioa etengabe ebaluatzeko organo gisa.

  2. Honako pertsona hauek Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko 2010-2013 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kide izendatzea:

    -Inmaculada Rández López andrea, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren izenean. Batzordeburu arituko da.

    -M.ª Jesús Erice Aristu andrea, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko Ikerketa, Azterketa eta Zabalkunde Ataleko burua, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren izenean. Idazkari lanetan arituko da.

    -Pilar Elcarte Elcarte andrea, Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordea.

    -Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren izenean.

    -Carmen Garde Garde andrea, Plan Soziosanitarioaren koordinatzailea, Osasun Departamentuaren izenean.

    -Rita Maeztu Rodrigo andrea, Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua, Hezkuntza Departamentuaren izenean.

    -Máximo Esteban Bueno jauna, Enplegua eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren izenean.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR