176/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibrilagailu automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen informazio printzipioetako bat osasunaren ikuspegi osoa da; hala, legeak barnean hartzen ditu osasun administrazioek osasuna babestearen, eritasunei aurrea hartzearen eta osasun-arretaren gainean gauzatzen dituzten jarduketak.

Gaur egun, ospitale eremutik kanpo jazotzen diren bat-bateko heriotzen arrazoi nagusia gertakari koronario baten ondorioz izaten den bentrikulu fibrilazioa da. Bentrikulu fibrilazioko gertakari bat izaten duten pertsonen biziraupena nabarmenki hobetzea da osasun arloko langileen eta agintaritzen kezka nagusietako bat.

Frogatu denez, osasun arlotik kanpoko langileek desfibrilagailu automatikoak eta erdiautomatikoak erabiltzeak abantaila ugari ditu; izan ere, berehala esku-hartuz gero, bihotz eta arnas gelditze egoeran diren pertsonak onik atera daitezke. Horretaz gainera, egiaztatu da ez dagoela inolako arriskurik ez pazienteentzat ez lehenengo esku-hartzaileentzat.

Nafarroan, kanpoko desfibrilagailu erdiautomatikoen erabilera -mediku ez direnentzat- arautzen duen maiatzaren 20ko 105/2002 Foru Dekretuak ekarri zuen herritarrek premiazko osasun laguntzan Foru Komunitateko zerbitzu profesionalekin elkarlanean parte-hartzea sustatu zuen ekimena; ekimen hori beste autonomia erkidego batzuetan garai hartan abiarazi ziren bestelako ekimenekin bat zetorren.

Berriki, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoaren Batzordeak onetsitako Kardiopatia Iskemikoaren Estrategiaren arabera, desfibrilazio goiztiarra laguntza elementu funtsezkoa da. Ildo horretan, hiru urte geroago, martxoaren 20ko 365/2009 Errege Dekretua argitaratu zen; horren bidez ezarri ziren kanpoko desfibrilagailu automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzean bete beharreko gutxieneko segurtasun eta kalitate baldintzak. Errege dekretu hori oinarrizko araua da, eta haren xedapenak kontuan hartu dira foru dekretu hau egiteko, zeina Foru Komunitateak barne osasuna eta osasun laguntza legez garatzeko dituen ahalmenei jarraikiz eman baita.

Arestian aipatutako foru dekretua argitaratu zenetik eskuratutako esperientziak agerian utzi du arau haren zenbait alderdi aldatzeko beharra. Administrazio baldintzak eta prozedurak errazteko eta argitzeko zenbait aldaketaz gain, foru dekretu honek aldaketa esanguratsuagoak sartu ditu, prestakuntza jende kopuru handiagoari zabaltze aldera, desfibrilagailu automatiko eta erdiautomatikoak erabiltzen ikas dezaten.

Gaur egun arte indarrean egon den araudian ez bezala, oraingoan, Erizaintzako diplomadunak edo gradudunak eta Osasun Larrialdietako teknikariak sartu dira kanpoko desfibrilagailu erdiautomatikoak erabili ahal izateko prestakuntza osagarririk behar ez duten langileen artean. Arrazoia da aipatutako tituluen irakaskuntza programek dagoeneko barnean hartzen dutela foru dekretu honetan arautzen den prestakuntza.

Prestakuntza taldeetako kide izateko aukerak handitu dira, alegia, sartu dira Medikuntzako lizentziadun edo gradudun eta Erizaintzako diplomadun edo gradudun diren eta European Resucitation Councilek edo American Heart Associationek aitortutako entitateek emandako bizi-euskarri aurreratuari buruzko prestakuntza ikastaroa egin duten langileak.

Hasierako prestakuntza ikastaroa emateko gutxieneko denbora murriztu da, hamabi ordu eta erditik zortzi ordura; izan ere, beharrezko gaitasun eta ezagutzak lortzeko aski izateaz gainera, lanaldien ohiko iraupenera hurbiltzen da, eta horrek erraztu egiten du prestakuntza hori enpresa munduan egitea.

Halaber, ezarritakoari jarraikiz, etengabeko prestakuntza bi urtean behin egin beharko da; frogatu denez, aurreko araudian eskatzen zen urterokotasuna gehiegizkoa eta betetzen zaila da.

Azkenik, orain arte egin dena jaso, eta, prestakuntza sistema honek iraun bitartean, nahitaez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR