440/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako D mailako administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozeduraren deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak azaroaren 24an emaniko 440/1998 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako D mailako administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozeduraren deialdia onetsi da. Hona hemen

O I N A R R I A K

Lehena.-Deialdi honen xedea da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren barruan, deialdi honen laugarren oinarrian aipatzen diren D mailako administrari laguntzaile lanpostuak barne mugikortasuneko prozesuaren bidez betetzea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuan aritzeko.

Halaber, barne mugikortasuneko prozesuan lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere beteko dira.

Bigarrena.-Partehartzaileak.

Deialdi honetan parte hartu ahalko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuko enplegatuek, funtzionarioek eta lanaldi osoa duten lan kontratatu finkoek. Horretarako, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon beharko dute.

  2. D mailako administrari laguntzaile lanpostu baterako izendatuak izatea.

  3. Administrari laguntzaile lanpostu bati behin-behinekoz atxikiak ez izatea.

  4. Euskaraz jakitea beharrezkoa duten lanpostu hutsen bat aukeratzen badute, interesatuek, gainera, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskara Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulu bat eduki beharko dute edo izangaiak aski den hizkuntz maila duen zehazteko probak gainditu.

    Euskarazko lanpostuak eskuratzen dituztenek, aurrerantzean, ezaugarri hori duten lanpostuak betetzeko lehiaketetan bakarrik hartzen ahalko dute parte, euskaraz jakitea haietan aritzeko berariazko betebeharra baita. Betebehar hori duten lanpostuetan jardunean bost urtez aritu ondoren, hori ez duten lanpostuetan aritzeko aukera izanen dute.

    Hirugarrena.-Eskaerak.

  5. -Modua eta dokumentazioa.

    Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan emanen den eskabidea bete beharko dute (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

    Euskarazko lanpostuak aukeratu nahi dituzten partehartzaileek, eskaerarekin batera, deialdi honetako bigarren oinarriko 4. puntuan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute edo bertan adierazi, horretarako ezarririko laukitxoan, gaitasun probak egin nahi dituztela.

  6. -Eskabidea non aurkeztu eta nora igorri behar den.

    Eskaerak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari igorri beharko zaizkio eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Bulegoan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Nagusian edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR