1/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuen gutunak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerbitzuen gutunak herri administrazioak hobetu eta modernizatzeko tresnak dira.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura artean adierazitakoak zerbitzu gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak ezartzen ditu. Foru lege horren 20. artikuluak honako hau xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen karta prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean".

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen erregelamenduz. Ondoren, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu, bai eta indarreko xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

Departamentuaren eskumenen eremu materialaren barnean, hezkuntza sistemako zein Administrazioaren esku-hartzeko kalitate mailak hobetzekoa dago.

Hori dela eta, zerbitzu publikoen kalitate eredu berriei jarraikiz eta aipatu den araudia aplikatuta, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuen gutunak onestea, herritarrak zerbitzu publikoetako erabiltzaileak diren aldetik, zein zerbitzu mota eska dezaketen eta eskatutako zerbitzuaren gainean Hezkuntza Departamentuak zein kalitate konpromiso hartuko duen bere gain jakin dezaten.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautzeari buruzko maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuen gutunak onestea, honako arloei lotuta daudenak: aniztasunaren arreta, orientazioaren eta kultura-artekotasunaren arrreta; eskola eremuko atzerriko hizkuntzak; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak curriculumean sartzea; ikasteko laguntzen tramiteak eta kudeaketa; irakasleen prestakuntza; lanbide heziketako ikasleentzako laguntzen tramiteak eta kudeaketa; eta I.-VII. eranskinetan adierazitako unibertsitateaz kanpoko titulazioen eta ikasketen kudeaketa eta egiaztapena.

  2. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuen gutunen testu eguneratuak Argibide Bulegoan eskuragarri eta Interneteko http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/ helbidean ikusgai egonen direla jakinaraztea.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

    Iruñean, 2009ko urtarrilaren 7an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

    ANIZTASUNA, ORIENTAZIOA ETA KULTURA-ANIZTASUNA

    Edizioa: 1

  4. -Informazioa.

  5. Zerbitzuen gutunaren norainokoa.

    Aniztasunari, orientazioari eta kultura-artekotasunari buruzko zerbitzuak.

  6. Erakundearen helburua eta eginkizuna.

    Aniztasunaren, orientabidearen eta kultura-aniztasunaren arretari dagokionez, Hezkuntza Departamentuaren helburua unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasle guztiak hezkuntza arloan sartzea da, irakasleen, familien eta zuzenean zein zeharka irakaslanean esku hartzen dutenen laguntzaz. Bereziki zainduko da aldi baterako edo betiko berariazko hezkuntza beharrizanak dituzten ikasleak sartzea.

  7. Gutunaz arduratzen den erakundearen identifikazio datuak.

    Izena: Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzua.

    Arloa: Hezkuntza. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

    Zerbitzuko arduraduna: Zerbitzuko zuzendaria.

  8. Emandako zerbitzuen zerrenda.

  9. Orientabideari, berariazko hezkuntza beharrizanei eta kultura-aniztasunari buruzko araudia egitea.

  10. Aniztasunari, orientazioari eta kultura-artekotasunari buruzko programen eta proiektuen plangintza, jarraipena eta balorazioa.

  11. Aniztasunaren eta orientabidearen arreta gauzatzeko, ikastetxeei langileak esleitzeko irizpide teknikoak egitea.

  12. Ikastetxe eta familientzako diru-laguntzak eta laguntzak, ikasleei arreta emateko.

  13. Orientazioaren, berariazko hezkuntza beharrizanen eta kultura-aniztasunaren arloetako aholkularitza.

  14. Profesionalen berariazko prestakuntzan parte hartzea hezkuntza erantzuna hobetzeko, materialak sortuz eta hedatuz.

  15. Erabiltzaileek hobekuntzan parte hartzea.

    -Kexen eta iradokizunen sistema:

    .Zerbitzuaren webguneko iradokizunen postontzia.

    .Zerbitzuaren helbide elektronikoak.

    .Departamentuaren webguneko iradokizunen postontzia.

    .Erregistroa.

    -Erabiltzaileek zerbitzuak hobetzen lagundu edo parte hartzeko modalitateak:

    .Papereko eta webguneko galdeketak.

  16. Erabiltzaileek eskubideak eta betebeharrak.

    -Eskubideak:

    .Zuzeneko eta webgunearen bidezko informazioa eta aholkularitza jasotzea.

    .Aniztasunaren arretarako programak hobetzeko proposamenetan parte hartzea.

    .Prestakuntzan parte hartzea, ezarritako irizpideei jarraikiz.

    -Betebeharrak:

    .Aniztasunaren arretarako programei buruzko araudia ezagutzea.

    .Zerbitzuaren programak eta proiektuak baloratzen dituzten galdeketak, memoriak eta bestelako baliabideak egitea.

  17. Gutunaren xede diren zerbitzuei aplika dakiekeen araudia.

    93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena.

    76/1993 Foru Dekretua, martxoaren 1ekoa, Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa sortzen duena.

    153/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako hezkuntza orientazioa arautzen duena.

  18. -Emandako zerbitzuak direla-eta hartzen diren konpromisoak eta konpromiso horien betetze-maila ebaluatzeko adierazleak.

  19. Orientazioari, berariazko hezkuntza beharrizanei eta kultura-aniztasunari buruzko araudia egitea.

  20. Irakasleek araudia egiten laguntzea erraztea, alegazio eta ekarpenetarako denbora emanda.

  21. Lagundu duten profesionalen portzentajea.

  22. Aniztasunari, orientazioari eta kultura-artekotasunari buruzko programen eta proiektuen plangintza, jarraipena eta balorazioa.

  23. Aniztasunaren arretarako programak baloratzea eta horiek garatzen dituzten profesionalei hobetzeko ildoak proposatzea.

  24. Garaturiko programen %100 hobetzeko ildoen proposamena.

  25. Aniztasunaren eta orientazioaren arreta gauzatzeko, ikastetxeei langileak esleitzeko irizpide teknikoak egitea.

  26. Giza baliabideen eskaerari dagokionez, ikastetxeei erantzun zehatza eta argudiatua ematea, eskaera jaso denetik hilabete bateko gehieneko epean.

  27. Epearen barnean erantzuna jaso duten ikastetxeen portzentajea.

  28. Ikastetxe eta familientzako diru-laguntzak eta laguntzak, ikasleei arreta emateko.

  29. Deialdiak argitaratzeko egutegia egonkor mantentzea.

  30. Deialdiak aurreikusitako egunetan argitaratzea, hilabete bateko tartea egonda.

  31. Orientazioaren, berariazko hezkuntza beharrizanen eta kultura-aniztasunaren arloetako aholkularitza.

  32. Galdera ohikoenak (bost alditan edo gehiagotan egin direnak) biltzea eta Zerbitzuaren webgunean horiek eta haien erantzunak erakustea.

  33. Webgunean galdera ohikoenen erantzunak argitaratzea.

  34. -Informazio osagarria.

    IKASTETXEA

    Hezkuntza Departamentua

    POSTA HELBIDEA

    Santo Domingo karrika, z. g., 31001-Iruñea.

    TELEFONO ZK.

    Aniztasuna: (848 42 69 71)

    Kultura-aniztasuna: (848 42 62 31)

    Orientazioa: (848 42 66 24).

    FAX ZK.

    848 426052

    WEBGUNEA

    http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/Guia+del+Profesorado/Recur

    HELBIDE ELEKTRONIKOA

    Aniztasuna: mberzalf@cfnavarra.es

    Orientazioa: vviscard@cfnavarra.es

    Kultura-aniztasuna: vviscard@cfnavarra.es

    ORDUTEGIA

    08:30 - 14:30

    ARRETA EMATEKO TOKIAK

    Hezkuntza Departamentua. Eskailera: ezkerrekoa. 2. solairua.

    ESKOLA EREMUKO ATZERRIKO HIZKUNTZAK

    Edizioa: 1

  35. -Informazioa.

  36. Zerbitzuen gutunaren norainokoa.

    Zerbitzuen gutun hau bada sarbide publikoko agiria eta, horren bidez, Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko irakasle eta ikasleentzako hezkuntza programen berri ematen die erabiltzaileei, abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legean, maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuan eta urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera.

    Zerbitzuen gutun honetan adierazitako konpromisoak nork bere gain hartu ditu bere borondatez, bere zerbitzu publikoak hobeto emateko asmoz. Ez dira arauditzat jotzen eta ez dute sortzen ondorio juridiko loteslerik.

  37. Erakundearen helburua eta eginkizuna.

    Nafarroako hezkuntza sisteman ikasten diren atzerriko hizkuntzen eta bereziki ingelesaren komunikazio-erabilera sustatzea.

    Ikaskuntza hobetzen duten hezkuntza baliabideak kudeatu eta eskuratzea.

    Hizkuntzen irakaskuntzan kalitatea ematen duten programa berritzaileen ikerketa eta ezarpena sustatzea.

    Ikastetxeen sareak sustatzea, irakasleek jardunbide egokiak hedatzeko foroetan parte hartzea ahalbidetzen dutenak.

  38. Gutunaz arduratzen den erakundearen identifikazio datuak.

    Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzua

    Hezkuntza Departamentua

    Santo Domingo karrika, z. g.

    31008 Iruñea.

    Nafarroa

    Telefono zk.: 848426543

    Fax zk.: 848 426615

    Webgunea: http://educación.pnte.cfnavarra.es

  39. Emandako zerbitzuen zerrenda.

    Hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko programak.

    -Ikasturtean ingelesaren astea (English Week) egitea.

    -Udan ingelesean eta frantsesean murgiltzeko ikastaroak lehen eta bigarren hezkuntzetako ikasleentzat.

    -Uda atzerrian pasatzeko programa ikasleentzat.

    -AEB, Kanada eta Irlandako programa akademikoa.

    -Truke programa.

    Hizkuntzen irakaskuntza hobetzeko programak.

    -Atzerriko ikastetxeetako irakaslanak irakasleentzat.

    -Uda atzerrian pasatzeko ikastaroen programa irakasleentzat.

    -Mintzapraktikako laguntzaileen programa.

  40. Erabiltzaileek hobekuntzan parte hartzea.

    -Kexen eta iradokizunen sistema:

    .Programak amaitutakoan, parte-hartzaileek programa bakoitza ebaluatzeko erantzuten duen galdeketa.

    .Programen hiru hilez behingo txostenen bidezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR