70/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez (121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 23koan), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 29ko 19/2012 Foru Dekretuak aldatu zuen (130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 4koan).

Era berean, ekainaren 27ko 29/2012 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapena; ingurumenaren babesa eta zainketa; baliabide hidrikoak; Nafarroako Toki Administrazioa; baita antolamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

    3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

    4. Era berean, Departamentuko kontseilaria kide anitzeko organo hauetako buru izanen da:

      -Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.

      -Toki Araubideko Foru Batzordea.

      -Lurralde Mugaketako Batzordekoa.

    5. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendu orokorra.

    6. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

      2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

      3. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

      4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

      5. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    7. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak agintzen duen beste edozein.

    8. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak izanen ditu, baita indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    9. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    10. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:

      -Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.

      -Landareen eta abereen osasuna.

      -Mintegiko haziak eta landareak.

      -Nekazaritzako aseguruak.

      -Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.

      -Nekazarien eta abeltzainen errentetarako laguntzak.

      -Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.

      -Siloen Oinarrizko Sarea mantentzea eta zaintzea.

      -Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.

      -Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak nekazari eta abeltzainentzat.

      -Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza.

      -Erakunde Ordaintzailearen baliabide informatikoak kudeatzea.

      -Nekazaritzaren arloko prestakuntza.

      -Abeltzaintza-nekazaritzako laborategiak.

      -Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak Zuzendaritza Nagusiaren beraren esparruan eta, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsari (NBEUF) Erakunde Ordaintzailearen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) loturik, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak.

    3. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza Zerbitzua.

      2. Abeltzaintza Zerbitzua.

      3. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzua.

    5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren menean egonen da, zuzenean, Barne Auditoretzako Atala.

    6. ATALA

      Nekazaritza Zerbitzua

    7. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

      Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

      -Nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.

      -Nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea.

      -Landare osasuna kontrolatzea.

      -Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.

      -Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.

      -Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera.

      -Nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuan sartuak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak, eta sistema horrekin parekatuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren bidez kofinantzatuak.

      -Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.

      -Mahastietako ekoizpen ahalmena, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenak eta legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearenak kontrolatzea.

      -Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak.

      -Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak, elikagaiak dohainik banatzeko.

      -Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.

      -Hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek nekazaritzako ustiategietan eragiten dituzten kalteak.

      -Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.

    8. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren egitura.

      Nekazaritza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

      1. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala.

      2. Merkatuen Erregulaziorako Atala.

      3. Etekinetarako Laguntzen Atala.

    9. artikulua. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren eskumenen esparrua.

      Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan, nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea, landare osasuna kontrolatzea, mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea, eta prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.

    10. artikulua. Merkatuen Erregulaziorako Atalaren eskumenen esparrua.

      Merkatuen Erregulaziorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: merkatuko krisien prebentzioa eta kudeaketa, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenei buruzko mahastizaintzako eta ardogintzako kontrola, baita legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearena ere, Nekazaritza Bermatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR