134/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru Dekretu hori 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Era berean, uztailaren 18ko 82/2011 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2011ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Osasun Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Osasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Osasun Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: osasun publikoa, lan osasuna, osasun laguntza eta osasuna babesteari buruzko eskubideak bermatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Osasuneko kontseilaria.

    3. Osasuneko kontseilariak, departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Orobat, Osasuneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      -Nafarroako Osasun Kontseilua.

      -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseilua.

      -Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Gobernu Kontseilua.

    5. Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, Osasuneko kontseilariari laguntza politiko eta teknikoa emateko unitate gisa; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

    6. artikulua. Osasun Departamentuaren antolamendu orokorra.

    7. Osasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

      2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak Osasun Departamentuari atxikita egonen dira, eta beren estatutuen bidez arautuko dira.

    9. Miguel Servet Fundazioa bere estatutuen arabera antolatuko da, eta Osasun Departamentuaren sostengu zientifiko eta teknikorako erakunde bat da, irakaskuntzarako eta osasun arloko ikerketa sustatzeko.

    10. artikulua. Zuzendaritza Nagusiaren eskudantziak.

      Osasun Zuzendaritza Nagusiak, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Osasuneko kontseilariak haren esku uzten duen beste edozein.

    11. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu Osasuneko kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak(8. artikuluan ezarritakoak barne), indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak eta Osasuneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Horietaz gainera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskundantzia hauek izanen ditu:

      -Laguntza juridikoa behar duten kide anitzeko organoen eta batzordeen idazkaritza lana egitea, arauetan ezarritako moduan.

      -Bide judizial zibilaren edo lan arlokoaren aurreko errekurtso administratiboei eta erreklamazioei buruzko txostenak egitea.

      -Osasun arloko fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

    12. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek eginkizun hauek beteko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioen aplikazioa bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo esleitzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkienak.

  2. KAPITULUA

    Osasun Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Osasun Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu ondoko arlo hauetan:

      -Bere eskumenen esparruan osasun agintea erabiltzea eta, norbanakoaren eta ororen osasunari doakionean, esku-hartze publikoko eginkizunak betetzea.

      -Departamentuari atxikitako erakunde autonomoak eta Miguel Servet Fundazioa gainbegiratu eta kontrolatzea.

      -Toki entitateek osasun arloko udal eskumenetan jardutean, haiekin elkarlanean aritu eta, hala behar izanez gero, subsidiarioki esku hartzea.

      -Osasun Departamentuak osasunari dagokionez dituen estrategiak eta helburuak formulatu, sustatu eta betearaztea.

      -Osasun zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak eta haien kalitate sistemak eta osasun arloko beste edozein jarduera, bai eta haien erregistroa ere, kontrolatzea.

      -Botiken eta osasun produktuen esparruetako jarduerak, zentroak, zerbitzuak, establezimenduak eta programak, saiakuntza klinikoak eta farmakozaintza barne.

      -Osasun jarduera, botika, osasun produktu eta antzekoen gaineko publizitatea kontrolatzea.

      -Hilotzen gaineko osasun neurriak.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR