1130/1998 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Departamentuaren egitura organikoa bulego mailan antolatu zuen ekainaren 19ko 595/1996 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoak egun duen egitura organikoa martxoaren 30eko 122/1998 Foru Dekretuaren bitartez ezarri zen. Izan ere, Foru Dekretu horrek aldatu zuen Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentu osoaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 30eko 428/1996 Foru Dekretua.

Dena den, Departamentuko bulegoen egitura ekainaren 19ko 595/1996 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Departamentuak dituen bi eskumen esparru nagusiei ekiteko, hots, Ingurugiroa batetik, eta Hirigitza eta Etxebizitza bestetik, Araubide Juridikoaren Atala bitan banatu delarik, bidezko da orain Ingurugiro eta Hirigintzako Jarduketa Juridikoen Bulegoa sortzea, zehapen ahalmenaren inguruko jarduerak hobeki kontrolatzeko. Bulego hori Idazkaritza Teknikoaren menpe egonen da zuzenean, eta lehengo Zehapen Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa ordezkatuko du.

Era berean, beharrezkoa ikusi da beste bulego bat sortzea, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Ekosistemen eta Paisajearen Ekologiaren Atalari atxikia.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluak eman didan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Departamentuaren egitura organikoa bulego mailan antolatu zuen ekainaren 19ko 595/1996 Foru Aginduaren 1, 3, 29 eta 30. artikuluak aldatzea, honela idatzita geldituko baitira:

    "1. artikulua. Ekosistemen eta Paisajearen Ekologiaren Atalak honako bulego hauek izanen ditu:

    -Animaliak Babesteko Bulegoa.

    -Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa.

    -Plangintzarako Garapenaren eta Laguntzen Bulegoa.

  2. artikulua. Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Atalari dagozkion dokumentuen sarrerak kontrolatu eta erregistratzea.

    -Ehiza Barrutien eta Ehizaren Antolamenduko Planen erregistro, artxibo eta datu-baseak eguneratu eta mantentzea.

    -Ehizako basa faunak sorturiko kalteordainetarako espedienteen kontrol, erregistro eta izapidaketa.

    -Ehiza eta Arrantzako Batzorde Aholkuemaileei dagokien dokumentazioa artxibatu eta erregistratzea.

  3. Plangintzarako Garapenaren eta Laguntzen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Ehiza eta arrantza jarduerak sustatzeko dirulaguntzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR